Calypso Botez

Errumaniar idazlea

Calypso Botez (Bacău, Errumania, 1880 - 1933) errumaniar idazlea zen, sufragista eta bere herrialdeko emakumeen eskubideen aldeko aktibista.

Calypso Botez

Bizitza
JaiotzaIași, 1879
Herrialdea Errumania
Heriotza1933 (53/54 urte)
Hezkuntza
HeziketaAlexandru Ioan Cuza University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Biografia

aldatu

Iașiko Alexandru Ioan Cuza Unibertsitatean graduatuta, Bukarestera joan zen, eta bigarren hezkuntzako eskola bateko irakasle bihurtu. Gero, Gurutze Gorriko presidentea izan zen Galațin.[1]1917an, Maria Baiulescu, Ella Negruzzi eta Elena Meissnerekin batera, Asociaţia de Emancipare Civil şi Politică a Femeii Române elkartea eta Errumaniako Emakumeen Batasuna (UFR) sortu zituen.

Emakumearen eskubideei buruz idatzi zuen, eta azpimarratu zuen Errumaniako Konstituzioaren lehen artikuluak ezartzen duela herritar guztiak berdinak direla. Gobernuaren boterearen erreformaren, emakumearen eskubideen eta dibortzioen eskubidearen alde jardun zuen. 1921ean, Consiliul Naţional al Femeilor Române sortu zuen, beste batzuekin batera.[2][3]

Calypso Botezek liburu hauek idatzi zituen, besteak beste:[1]

  • Problema drepturilor femeii române [Emakumearen eskubideen gaia Errumanian] (1919)
  • Problema feminismului. O sistematizare a elementelor lui [Feminismoaren auzia. Bere elementuak taldekatzeko ahalegina] (1920)
  • Drepturile femeii în constituţia viitoare [Emakumearen eskubideak etorkizuneko Konstituzioan] (1922)
  • Drepturile femeii în viitorul Cod Civil [Emakumeen eskubideak etorkizuneko Kode Zibilean] (1924)
  • Emakumearen egoera juridikoari buruzko txostena (1932).

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Calypso Botez. ..
  2. «TikTok - Make Your Day» www.tiktok.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  3. (Errumanieraz) «Calypso Botez – povestea unei feministe care a intrat în istorie» historia.ro (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu