Ireki menu nagusia

Bŷr uhartea (galeseraz Ynys Bŷr eta ingelesez Caldey Island) Galesko hego-mendebaldeko Sir Benfro konderriko uharte bat da, Dinbych-y-pysgod udalerriaren hegoaldean dago. Bŷr itsasarteak lur lehorretik banatzen du, uhartea eta kostaldearen artean kilometro bat eta bi kilometro arteko distantzia dagoelarik. Udaberri nahiz udan Dinbych-y-pysgod udalerriko portutik ateratzen den ferry bidez uhartera iritsi daiteke.

Bŷr uhartea

20110227-Caldey Island.jpg


Caldey uhartea lur lehorretik ikusita.
Bertako izena Ynys Bŷr / Caldey Island
Geografia
Kokapena
Bŷr uhartea hemen kokatua: Gales
Bŷr uhartea
Bŷr uhartea
Bŷr uhartea (Gales)
Punturik garaiena -
Politika
Herrialdea  Erresuma Batua
Lurraldea  Gales
Dinbych-y-pysgod, Pembrokeshire
Gizartea
Talde etnikoak Galesak
Info gehiago Caldey uharteko webguna

Caldey izena bikingoek uharteari ipinitako Keld-Eye izenetik dator, honek haien hizkuntzan "Uharte Hotza" esan nahi zuelarik. Gaur egun uhartean abadia bat, San Illtyd eliza eta Bŷrko itsasargia daude.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bŷr uhartea