Borrokara!! 100 mila milioi gerlari ahaltsu

Borrokara!! 100 mila milioi gerlari ahaltsu (japonieraz: 激突!!100億パワーの戦士たち Gekitotsu!! 100 oku power no senshitachi?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 9. filma da, Dragoi Bola Z-ko 6. 1992ko martxoaren 7an estreinatu zuten. Filma, aurreko Etsairik indartsuenak-en jarraipena da eta euskaratua izan da. Gazteleraz Guerreros de fuerza ilimitada izenburua hartu zuen.

Borrokara!! 100 mila milioi gerlari ahaltsu
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaドラゴンボールZ 激突!!100億パワーの戦士たち
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa
Iraupena45 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Daisuke Nishio
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Ekoizpena
EkoizleaChiaki Imada (en) Itzuli
Rikizou Kayano (en) Itzuli
[[Kategoria:Chiaki Imada (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Rikizou Kayano (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi

IMDB: tt0142237 Filmaffinity: 486949 Allocine: 147930 Rottentomatoes: m/dragonball1985 Allmovie: v263180 Netlix: 70003401Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lurreko Kamisama berriak, Dendek , bere sorterriko planeta, Namek arriskuan dagoela jakin berri du. Ondorioz Goku-ri eta bere lagunei bere planeta salbatzeko eskaera egiten die, Z gerlariak zalantzarik gabe ber onespena emanez. Goku eta bere lagunak Satan Txiki, Gohan, Krilin, Oolong, Dortoka maisua eta Yagi izar antzeko bat Namek planeta erasotzen ari dela konturatzen dira. Namektarrak robot batzuengandik atzeman eta giltzaperatuak izaten ari dira, ondorioz, gure lagunek laguntzen saiatzen dute, baina robotak benetan indartsuak izanik, harrapatuak izango dira bere energia izar handi horrek xurga dezan. Hau guztiaren atzean Coola dago, Freezer-en anai nagusia, nahizta Goku berau suntsitu zuela pentsatu. Oraingoan metalezkoa eta bere burmuina Big Gete Star ordenagailuaren zati bilakatu da, nahi aña aldiz Meta-Coolaetan klonatzeko gaitasuna duelarik.

Bere aurreko Goku-ren kontrako borrokan, Coola ia guztiz suntsitua izan zen, baina unibertsoan barrena hilzorian zegoela, txip horrekin topo egin eta salbatu zuen. Txip honek pixkanaka-pixkanaka hazten joan zen orain ikusitako Namek planeta erasotzen duen izarra bihurtu arte. Ordenagailuak bere gorputza berregin zuen suntsiezina bihurtuz.

Goku bere aurka oldartzen da, baina irabazteko gai ez da bere berregiteko ahalmenaren erruz. Handik gutxira, Vegeta Goku laguntzera doa baina orduan ohartzen dira Coola-ren kontrako edozein eraso ezer gutxi egin dezakeela nahi aña aldiz birsortu baitezake, hortaz gain, Coola, nahizta Goku eta Vegeta Super Saiya egoeran egon problemarik jabe menperatu ditzake. Hau ikusita Goku eta Vegeta batera erasotzeko erabakia hartzen dute, azkenik Coola garaituz, tamalez bat-batean milaka metal-Coola berri agertzen dira Goku eta Vegeta-ren zorigaitzerako, nahiz eta berriz ere aurre egin, orain ez dira gai hainbeste arerioren aurka eta harrapatuak izanen dira.

Biek Big Gete Star-erra eramaten dituzte, iratzartzen direnean gorputz osotik kablez josita daude, kable hauen helburua bere indarra xurgatzea izanik. Kableen bidez saiyen energia xurgatzen hasten dira, baina hain da handia gure lagunen indarra, non izarra gainkarga bat pairatu eta eztanda egiten hasten da. Hala ere hau ez du txip-arekin bukatzen, txipa Coola erraldoi batean bilakatu eta Goku jipoitzen eta kableen bidez itotzen saiatzen da, azken momentuan Vegeta-ri esker salbatuz, energia izpi batekin Coola-ren besoa ebakiz. Coola kexatzen ari den momentua aprobetxatuz Goku azken esfortzu batean energia bola bat jaurtitzen dio bai Coola bai izar osoa suntsiaraziz. Ostean Goku eta Vegeta leherketatik bizirik irteten dira eta indaba miragarriei esker sendatu. Goku Vegeta-ri bere laguntzagatik eskerrak emateko momentuan, Vegeta dagoeneko desagertu da.

Pertsonaiak aldatu

Filmaren pertsonai esklusiboak aldatu

Coola aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Coola»

Musika aldatu

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "HERO (Kimi ga Hīrō)" (jatorrizko japonieraz ヒーロー(キミがヒーロー) Hironobu Kageyama eta Yukak konposaturikoa

Kanpo estekak aldatu