Burgosko mendi bizikleta txapelketa

Burgosko mendi bizikleta txapelketa, urte batzuetan egin zen probintziako txapelketa zen, mendiko bizikletan. Urtero ospatzen zen Miranda de Ebro hirian, Bardaurin. Antolatzailea Central Bikes elkartea zen. Txirrindulari gutxi zeudenez, txapelketa irekia zen, eta Euskal Herriko txirrindulariak urbildu ohi ziren lasterketa lehiatzera, beste lurraldekoekin batera. Adibide gisa, Carlos Coloma (Errioxa) edota Iñaki Lejarreta eta Asier Barrenetxea (Bizkaia) aipatu daitezke.

2004. urtean, Quintana Martín Galíndez herrian ospatu zen, eta geroago, txapelketa hau desagertu zen eta Gaztela eta Leongo txapelketa antolatu zen.

Palmaresa

aldatu

2004 Quintana Martin Galindez

aldatu
  1. Ismael Ruiz de Loizaga (Central Bikes). Burgosko Txapelduna.

2003 Bardauri

aldatu
  1. Carlos Coloma.
  2. Ismael Ruiz de Loizaga (Central Bikes). Burgosko Txapelduna.
  3. Asier Barrenetxea (Busto Mendibike).

2002 Bardauri

aldatu

2001 Bardauri

aldatu
  1. Ismael Ruiz de Loizaga (Central Bikes). Burgosko Txapelduna.
  2. Asier Barrenetxea (Busto Mendibike).

2000 Bardauri

aldatu
  1. Iñaki Lejarreta (Ford Kondia).
  2. Ismael Ruiz de Loizaga (Central Bikes). Burgosko Txapelduna.

Kanpo estekak

aldatu