Burdinazko etxea (eskultura)

Agustin Ibarrolaren eskultura

Burdinazko etxea Agustin Ibarrola eskultoreak 1989an sortutako burdina eta zementuzko eskultura bat da.[1]

Burdinazko etxea (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Agustin Ibarrola
Ezaugarriak
Materiala(k)burdina eta hormigoia
Genero artistikoaarte publikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete


Kokapena aldatu

Eskultura Ugaldebieta izeneko parajean dago,[2] A-8 autobidetik Portugaletera sartzeko Ballontiko biribilgunearen erdian; ez dago bertara oinez joaterik.[3]

Ezaugarriak aldatu

Eskultura tamaina handikoa da, 12,20 metrotako altuerarekin eta 235 tonatako pisuarekin, hodien itxurazko hauskortasunaren eta zementuaren gogortasunaren artean jokatuz.[2] Zementuzko oinarri baten gainean, 140 burdinazko hodi ezarriak daude, 14 unitateko 10 geruzatan, egitura espirala osatuz; honen gainean, kubo formadun zementu multzo batek burutzen du eskultura.[4]

Eskulturak duen kutsu brutalista dela eta, askotan ikusleen aldetik iruzkin gutxiesgarriak jasotzen ditu.[5]

Bestelako jakingarriak aldatu

Ibarrolak Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz sortu zuen Burdinazko etxea, Portugaleteko industria-garapena irudikatzeko.[1] Eskulturaren fabrikazioa Sestaoko Babcock & Wilcox enpresan egin zen.[6]

Eskulturak jatorrizko izena La Casa de Hierro badu ere, herritar askok lekua Rotonda de los Tubos izenarekin ezagutzen dute.[7]

Burdinazko etxea biribilguneetan eginiko eskulturen "azpigeneroaren" rankingetan agertu ohi da.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «España Bizarra» España Bizarra (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  2. a b Sáenz de Gorbea, Xabier. Ezkerraldea. https://www.bizkaia.eus/.
  3. (Ingelesez) «Portugalete: "La casa de hierro" - A. Ibarrola» Mapio.net (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  4. «~Antiguo fotolog dizdiz~» ~Antiguo fotolog dizdiz~ (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  5. «Monumento De Los Tubos en la ciudad Portugalete» es.worldorgs.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  6. Portugaleteko "Antonio Trueba" institutuko ikasleak. (2020). Redescubrimos la escuela de B&W. .
  7. (Gaztelaniaz) «Un 'megacamión' provocará esta madrugada cortes de tráfico en Bizkaia» El Correo 2018-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  8. Txantiloi:Local autoria. «El no arte de la rotonda» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekak aldatu