Blakistonen hontz arrantzalea edo hontz mantxuriarra (Bubo blakistoni) Bubo generoan eta Strigidae familian dago sailkatua. Munduko hontzik handiena da eta ibaien inguruan bizi da, bertako arrainak arrantzatuz. Igelak ere jaten ditu. Japonian, Errusia ekialdean eta Txina iparraldeko eskualde txiki batean bizi da.

Bubo blakistoni
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaStrigiformes
FamiliaStrigidae
GeneroaBubo
Espeziea Bubo blakistoni
Seebohm, 1884[1]
Datu orokorrak
Zabalera184 cm

Blakistonen hontz arrantzalea ibaien inguruko edo itsas bazterreko baso trinko eta helduetan bizi da. Bere bizilekuak bi ezaugarri behar ditu. Batetik, ugalketarako zuhaitz zahar, sendo eta zabalak behar ditu, habia zuhaitz horien zuloetan jarri ahal izateko. Bestetik, arrantzarako aproposak diren ibaiak ere behar ditu, arrain askorekin eta neguan erabat izozten ez direnak.

Hegazti hau espezie mehatxatuen zerrendan sailkatu du IUCN erakundeak. Habitat galera da une honetan arrisku nagusia espezie honentzat. Errusian 500-850 bikoteko estimazioa egin da (1.000-2.000 ale) eta Japonian 20 bikote (100-150 ale).

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) IOC Master List

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu