Brutus (Michelangelo)

Brutus Michelangelok 1539 urtearen inguruan marmolez egindako bustoa da. Tamainua 74 zm-koa da. Gaur egun Florentziako Bargelloren jauregiaren museoan (Italia) ikus daiteke. Michelangelok egindako busto bakarra da.[1]

'Brutus'
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1538 (egutegi gregorianoa)
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
KomisarioaNiccolò Ridolfi (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak74 (altuera) cm
Genero artistikoabustoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaPalazzo Bargello
BildumaPalazzo Bargello
Koordenatuak43°46′N 11°16′E / 43.77°N 11.26°E / 43.77; 11.26
Map

Historia aldatu

Lan hau egiteko enkargua Michelangelok Donato Giannotti lagunarengandik jaso zuen. Eskultura Niccolò Ridolfi kardinalari emateko zen. Francisco I.a Medicik 1574tik 1584ra urtetan erosi zuen eta orduan idulkian latinez idatzitako mezu hau jarri zitzaion: «Dum Bruti effigiem sculptor de marmore ducit - in mentem sceleris venit et abstinuit», hau da, "Eskultoreak marmoletik Brutusen irudia ateratzen duen aldian, bere burura horrek egindako hilketa etortzen zaio eta lana uzten du".

Deskribapena aldatu

Busto hau, Marko Brutoren irudia, Karakalaren garaiko busto erromatarrekin erlazionatuta dago. Bustoak hotsanditasuna eta indarra erakusten du. Togaren tolesek ere zentzu berean jokatzen dute. Aurpegia aldean bukatu gabeko azpegiak ikusten dira eta horrek, bestetik, arintasuna ematen dio lanari.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu