Bruniquelgo leizea (frantsesez: grotte de Bruniquel) Frantziako Bruniquel hirian dagoen gune arkeologiko bat da, Neanderthalgo gizakiak sortutako artefaktu kulturalak dituena.

Bruniquelgo leizea
Motahaitzulo
Geografia
Map
Koordenatuak44°03′43″N 1°40′34″E / 44.062015°N 1.676212°E / 44.062015; 1.676212
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaTarn eta Garona
BarrutiMontaubaneko barrutia
Kantonamenducanton of Monclar-de-Quercy
Frantziako udalerriBruniquel

Aurkikuntzak aldatu

1990eko hamarkadan aurkitu zuten gune arkeologikoa, baina estalagmitekin eraikitako egiturak 20 urte geroago aztertu zituzten. Aztertutako gunearen sakontasuna dela eta, duela 176.000 urte kobazulo sakonak esploratzen zituzten gizakien aurrekoak zeudela ondoriozta daiteke, euren argiztapen propioa berekin ekarriz.[1]

Datazioaren arabera, artefaktuak orain dela 176.500 urte (176.500 ± 2.100 c AP) sortu zituzten,[1] gizaki modernoek Afrikatik abiatuta Eurasia kolonizatu baino askoz lehenago.[2][3] Kobazuloan nahita apurtutako estalagmitaz osatutako bi eraztun handi, estalagmiten mordoak, erretako hartz hezurrak eta sua egitearen ebidentziak sakonera handian (336 metro) aurkitu zituzten. Hominidoen beste edozein artefaktu kultural baino askoz lehenagokoa da lana, haitzuloko pinturak kasu. Erradiokarbono bidezko datazioa 50.000 urte baino gutxiagoko artefaktuetarako bakarrik erabil daitekeenez, Jacques Jaubert eta Dominique Genty zientzialariek uranio-torio bidezko datazioa erabili zuten estalagmitetako ebaketen aurreko eta ondorengo lanen sorkuntza denbora kalkulatzeko.

2019an Frantziako Gobernuak monumentu historiko izendatu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Jaubert, Jacques; Verheyden, Sophie; Genty, Dominique; Soulier, Michel; Cheng, Hai; Blamart, Dominique; Burlet, Christian; Camus, Hubert et al.. (2016-5-25). «Early Neanderthal constructions deep in Bruniquel Cave in southwestern France» Nature  doi:10.1038/nature18291..
  2. (Ingelesez) Yong, Ed. (2016-5-25). «A shocking find in a Neanderthal cave in France» The Atlantic Monthly.
  3. (Ingelesez) Surugue, Léa. (2016-5-25). «Bruniquel cave: Mystery structures created from stalagmites point to complex Neanderthal society» International Business Times.
  4. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA82000001. .