Brothers in Arms (abestia)
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Brothers in Arms Dire Straits talde britainiarraren balada bat da. Izen bereko albumaren zati da, eta 1985eko urriaren 14an argitaratu zen haren hirugarren disko single-a.[1][2]
Brothers in Arms (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Dire Straitsen singlea eta abestia | ||||
Egilea(k) | Dire Straits | |||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Brothers in Arms | |||
Banatze bidea | musika-streaming | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | rock | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Iraupena | 6:58 minutu | |||
Diskoetxea | Vertigo | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Brothers in Arms | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Mark Knopfler | |||
Hitzak | Mark Knopfler | |||
![]() ![]() ![]() | ||||
Hitzak | MetroLyrics | |||
Bideoa | YouTube | |||
Dire Straitsen kronologia | ||||
|
Testuingurua aldatu
Kanta Malvinetako gerran idatzi zen eta kanta antibelizistatzat hartzen da.[3]
1982ko apirilean Argentinako armadak Erresuma Batuaren esku zeuden Malvina uharteak hartu zituen indarrez baina, Estatu Batuek lagunduta, Erresuma Batuko armadak berreskuratu egin zituen eta argentinar asko hil ziren gerran (1982ko apirila-ekaina). Hor hasi zen gainbehera garai hartan aginpidean zegoen batzorde militarra. Azkenean, arazo ekonomikoak, ustelkeria, eta giza-eskubideen urraketek eragiten zuten nazka publikoa, eta Erresuma Batuaren kontrako porrota zirela eta, gobernu militarren amaiera etorri zen. Argentinaren aldetik 649 hildako, 1.068 zauritu eta 11.313 atxilotu izan ziren; Erresuma Batuaren aldetik 258 hildako, 777 zauritu eta 115 atxilotu. Denak "arma-anaiak".
2007an, abestiaren bertsio berri bat plazaratu zuten, gerraren 25. urteurrenean. Diru-sarrera guztiak estres postraumatikoaren ondorioz buru-nahastea zuten beteranoei laguntzera bideratu ziren.[4]
Deskribapena, bertsioak aldatu
Sol sostenitu minorreko abestia da. Kanta honen bi estudio-bertsio grabatu ziren: albumeko bertsioa, 6:55 irauten duena, eta bertsio laburra, 6:05 irauten duena, eta kantaren sarrera eta amaiera zertxobait desberdinak (eta laburragoak) dituena.
Dire Straits taldearen arrakasta handienak biltzen dituen Sultans of Swing: The Very Best of Dire Straits albumean agertzen den bertsioak 4:55 irauten du. On the Night albumean eskainitako bertsioak gitarra-solo osagarri bakar bat du, eta 8:55era iristen da.
Mark Knopflerrek abesti hau Gibson Les Paul gitarra batekin jo ohi du, ohiko Schecter gitarraren ordez.
Batzuetan esan izan da disko trinko formatuan argitaratutako lehen disko single-a dela.[5][Esteka hautsia]
Hitzak aldatu
Hitzak Falklandetako gerrari buruzkoak dira. Borrokan aritu ziren Argentinako diktadura eta Erresuma Batua Hego Atlantikoan Argentinatik gertu dauden Malvinak irlengatik.
Hauek dira abestiaren ideia batzuk: etxetik kanpo gaude, gure "su-bataioan", sufritzen... baina arma-anaiek ez zaituzte abandonatu... Eta honela bukatzen da abestia: "Ergelak gara gerra egiteko, gure arma-anaiei" ("We're fools to make war on our brothers in arms").[4]
- Lainoz estalitako mendi hauek nire etxea dira orain.
- Baina nire etxea behealdea da, eta beti izango da
- [...]
- Desegite-eremu horietatik su-bataioak
- Zuen sufrimenduaren lekuko izan naiz, gudua gorpuzten ari zen bitartean
- [...]
- Eta hainbeste kalte egin zidaten arren, beldurretan eta alarman
- Ez nauzue utzi, nire arma-anaiak
- [...]
- Baina izarren argian idatzita dago, eta zure ahurreko lerro bakoitzean.
- Ergelak gara gerra egiteko, gure arma-anaiei
Bideo musikala aldatu
Musika-bideoak errotoskopiaren teknika erabiltzen du irudien animazioa sortzeko, eta taldea jotzen erakusten du, Lehen Mundu Gerrako irudiekin gainjarrita.[6][Esteka hautsia] Money for Nothing-en estetika abangoardistako kliparekin alderatuz, Brothers in Armsen bideoak itxura klasikoagoa du, zuri-beltzeko irudiekin.[7]
Bideo musikal onenaren Grammy saria jaso zuen bideoak.
Posizionamendua aldatu
Listak (1985/88) | Posizioak |
---|---|
Erresuma Batua | 16 |
Irlanda | 10 |
Herbehereak | 59 |
Australia | 57 |
Zelanda Berria | 5 |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Martin, Joseba. (2001-07-05). «Mark Segurola» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (berria.eus).
- ↑ (Ingelesez) Dire Straits - Brothers In Arms (Official Music Video). (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Ingelesez) Beviglia, Jim. (2020-06-16). «Lyric of the Week: Dire Straits, "Brothers In Arms"» American Songwriter (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
- ↑ a b (Ingelesez) «Dire Straits - Brothers In Arms Lyrics | AZLyrics.com» www.azlyrics.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ «Keith Hirsch's CD Resource » Blog Archive » The first CD Single: Dire Straits “Brothers in Arms”» keithhirsch.com.
- ↑ chaddi. «Dire Straits - Brothers In Arms Original» Dailymotion.
- ↑ (Ingelesez) «Brothers In Arms by Dire Straits Songfacts» Songfacts 2012-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
Kanpo estekak aldatu
- Dire Straits - Brothers In Arms (Official Music Video). Dire Straits, Youtube.