Ireki menu nagusia

Brooklyn Museum museoa New Yorkeko Brooklyn auzoko Eastern Parwayko 200. zenbakian kokatua dago. Hiriko bigarren museorik handiena eta herrialde osoko handienetako bat da.

Munduko lehen arte instituzioetako bat da eta bere bilduma iraunkorrean milioi t'erdi objektu baino gehiago daude, Antzinako Egiptoko maisu lanetatik hasi eta arte garaikidea eta kultura ezberdinetako lanetararte.

Museoak 52.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta urtero 500.000 bisitari inguru jasotzen ditu.

HistoriaAldatu

1897an inauguratu zen eta McKim, Mead eta White arkitektoek diseinatu eta Carlin Construction Companyk eraikitako harri-horma klasikodun altzairuzko egitura bat da.

Artea eta bildumakAldatu

Brooklyn Museumek bere bilduman kultura ugaritan oinarritutako bilduma aberats bat du (Arte afrikarra, egiptoarra eta 17, 18 eta 19. mendeko margolanak...).

New Yorkeko beste museo batzukAldatu