Brinkola (telesaila)
Brinkola Euskal Telebistako umore eta intrigazko telesaila da. Aupa Etxebeste! filmaren sortzaileak izan ziren Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzenduta dago telesaila.[1] Nagusiki Arroa Goian,[2] baina baita Zumaian eta Miramongo platoetan ere filmatua izan zen. Bertan agertzen ziren aktoreak oro har Wazemank eta Noaoa saioetan aritutako berdinak ziren.
Brinkola (telesaila) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Asier Altuna eta Telmo Esnal | |||
Izenburua | Brinkola | |||
Jatorrizko hizkuntza | euskara | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Sasoi kopurua | 1 | |||
Atalak | 13 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Sitcoma eta thriller television series (en) | |||
Iraupena | 35 minutu | |||
Grabazio lekua(k) | Arroa Goia, EITB Donostia eta Zumaia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Asier Altuna Telmo Esnal | |||
Antzezlea(k) | ||||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ETB 1 | |||
Hasiera-data | 2009ko apirilaren 19a | |||
Amaiera-data | 2009ko uztailaren 19a | |||
kronologia | ||||
|
Telesaila nekazari inguruan girotuta dago[3] eta bertan agertzen diren pertsonaiak bereziak eta xelebreak dira. Gainera, aktore gehienek pertsonaia hauetako bat baino gehiago antzezten dituzte.
Sinopsia
aldatuBrinkola mundutik bereiz bizi den herria da, biztanleek ez dute harremanik kanpoko inorekin. Garai batean trena heltzen zen bertara, baina gaur egun itxita dagoenez, jende gutxiago iristen da herrira. Hori dela-eta, bertako etxe eta herritarren janzkera eta orrazkerak oso zaharkituak geratu dira.
Horretaz gain, tren geltokiaren itxierak herritarrek justizia eta ekonomia beren erara kudeatzea ekarri zuen, guzti hori kontrolatuko zuen Koperatiba bat sortuz. Kanpotarrik ezean herritarrak eskarolaz elikatzen dira, nahiz eta haragijale porrokatuak izan. Kanpoko norbait agertzean aldiz, sekulako tripa-festa egiten dute eta harategia okelez hornitzen dute. Ezbairik gabe Brinkola misterioz betetako herria da.
Bitxikeriak
aldatuArestian aipatu bezala, aktore bakoitzak pertsonai bat baino gehiago antzeztu behar zituenez batzuetan arazoak sortzen ziren eszena batean bi pertsonai aldi berean bazeuden. Kasu hauetan aktorea ez zen beste pertsona batek egin behar izaten zuen pertsonaia horietako batena. Produkzio zuzendaria den Ander Sistiagak esaterako, ia pertsonaia guztiak doblatu behar izan zituen, baita emakumeak ere, bere bizar eta guzti.
Telesailaren filmazioa 2008ko irailaren 29tik abenduaren 19 bitartean egin zen eta denbora tarte horretan ez zuten izan eguraldia lagun. Bi egunetan soilik izan zuten ateri eguna eta elurrak ere bisita egin zien abenduan.
Atalak
aldatuAtalak | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Eskarola | 2009ko apirilaren 19a | ||
2 | Oinalak | 2009ko apirilaren 26a | ||
3 | Akersoro | 2009ko maiatzaren 3a | ||
4 | Kia | 2009ko maiatzaren 10a | ||
5 | Komerianteak | 2009ko maiatzaren 23a | ||
6 | Manuel | 2009ko maiatzaren 30a | ||
7 | Beti Manuel | 2009ko ekainaren 6a | ||
8 | Karabana | 2009ko ekainaren 14a | ||
9 | Antzua | 2009ko ekainaren 21a | ||
10 | Razionamendua | 2009ko ekainaren 28a | ||
11 | Mantxa | 2009ko uztailaren 5a | ||
12 | Roman | 2009ko uztailaren 12a | ||
13 | Jai | 2009ko uztailaren 19a |
Pertsonaiak
aldatu- Anjel Alkain:
- Xalbador (Koperatibako kidea eta txokoaren jabea)
- Luixa (Martinen ama)
- Petri (petrikiloa)
- Jon Iraola:
- Martin (harakina eta Koperatibako kidea)
- Martzial (Jaxinto eta Ttikiyarekin batera piezetaz arduratzen da)
- Mikel Pagadizabal:
- Bittori (Xalbadorren arreba eta Doloxen bixkia)
- Jaxinto (Martzial eta Ttikiyarekin batera piezetaz arduratzen da)
- Mikel Laskurain:
- On Ramon (lehen apaiza)
- Manuel (herrira etorritako belarjalea)
- Ainere Tolosa:
- Fina (ile-apaintzailea eta Markoren emaztea)
- Egoitz Lasa:
- Marko (Koperatibako kidea)
- Maixabel (Remigioren alarguna)
- Iñake Irastorza:
- Rufina (Koperatibako kidea eta ultramarinosen jabea den elbarria)
- Brinkola txiki (bertsolari eroa)
- Anartz Zuazua:
- On Ramon (bigarren apaiza)
- Dolox (Xalbadorren arreba eta Bittoriren bixkia)
- Ixabel Agirresarobe:
- Ines (Rufinaren alaba)
- Petra (petrikiloaren emaztea eta herriko eskolako irakaslea)
- Roman (burua galdu eta etxetik irteten ez den brinkolarra)
- Pedro Arizaga:
- TTikiya (Martzial eta Jaxintorekin batera piezetaz arduratzen da eta Pakita oiloa du beti berekin)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ETB1 estrena este domingo 'Brinkola', una serie de humor con dosis de intriga» formulatv.com 2009-4-16.
- ↑ «Grabación de un capítulo de 'Brinkola'» Noticias de Gipuzkoa 2008-10-17.
- ↑ «ETB1eko serie berriak zergatik du "Brinkola" izena?» zingizango.eus 2008/09/22.