Breiðablik (sarri Breidablik bezala idatzia) eskandinaviar mitologian Baldur jainkoaren etxea da, non bere emazte Nannarekin bizi den. Asgardeko hamabi toki nagusienetako zazpigarrena zen.

Breiðabliken ezaugarririk nabarmenena, bere urrezko sabaia zen, zilar hutsezko zutabeetatik zintzilik zegoena. Jauregia, berez, hedapen luze huts bat zen, baina, halere, aratza. Esaten denez, txarra, faltsua edo iluna zen ezerk ezin zuen gurutzatu bere atea.

Kanpo estekak

aldatu