Ireki menu nagusia

Brasildar Mugimendu Demokratikoa (portugesez: Movimento Democrático Brasileiro), 2017ra arte Mugimendu Demokratiko Brasildarraren Alderdia, Brasilgo alderdi politikorik handienen artean dago, erdialde inguruko pentsaera duelarik, eta, inongo zalantzarik gabe, herrialde osoan ordezkaritzarik gehien duen alderdietako bat da. Paper nabarmen bat du gobernu guztietan erregimen militarra amaitu zenetik. Bere hauteskunde kodea 15 da.

Brasildar Mugimendu Demokratikoa
Movimento Democrático Brasileiro
Presidentea Romero Jucá
Sorrera 1979ko abenduaren 20a
Ideologia politikoa Zentrismo eta hirugarren bidea
http://www.pmdb.org.br/

1979an sortua izan zen, antzinako Mugimendu Demokratiko Brasildarraren erregularizazioarekin, Alderdi Politikoen Legeari buruz jarritako arau berrien arabera. MDBak, gobernuaren aurka zeudenak bildu zituen Erregimen Militarrean, Aliantza Berritzaile Nazionalaren aurkakoa zena, hau, erregimenaren aldekoa zelarik.