Branik gaztelua

Branik gaztelua (eslovenieraz: Grad Branik) edo Rihemberk gaztelua (eslovenieraz: Grad Rihemberk) Nova Gorica hiritik gertu hegoaldera dagoen Branik herriko gaztelua da, XIII mendean eraikitakoa.

Branik gaztelua
Branik, Grad Rihemberk.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Nova Gorica
Koordenatuak45°51′04″N 13°47′31″E / 45.851°N 13.792°E / 45.851; 13.79245°51′04″N 13°47′31″E / 45.851°N 13.792°E / 45.851; 13.792
Arkitektura
Ondarea

HistoriaAldatu

Aurrehistorian dagoeneko populatua izan zen Branik ondoko muinoa, eta erromatarrek kastro bat ere eraiki zuten bertan.

Gaztelua noiz eraiki zen ez da jakina, XIII mendekoa dela uste da, dena den bere lehenengo aipamena 1320ko agiri batean aurkitzen da, eta Rihemberk familiarena dela esaten da. Familia Tirolekoa zen jatorriz eta Rihemberk izenak alemanieraz "mendi ertza" esan nahi du. Familia honek Goriziako kondeen eskutatik jabetza ugari eskuratu zituen inguruan baina 1371ean o ndorengorik gabe gelditu eta dinastia amaitu zen.

1500an Habsburgotarrek eskuratu zuten eta hauek Lanthieri etxeari eman zioten. Hauek jauregi bihurtu zuten 1649an eta beren eskutan egon zen 417 urtez, Bigarren Mundu Gerrararte. 1944an Jugoslaviako partisanoek gaztelua hartu eta su eman zioten naziek erabili ez zezaten.

1945ean gaztelua nazionalizatu egin zen eta 1980tik aurrera hinbat berriztatze lan egin dira. 1999an Monumentu Kultural Nazionala izendatua izan zen.

EgituraAldatu

Gazteluaren zimentu erromanikoak ikugai daude oraindik. Zabalkunde barrokoa egin zitzaion eta pizkundeko harresiak ditu, XVI mendekoak. Esan bezala XVI mendean jauregi barrokoa bihurtu zen. Hegoaldean harresiz inguraturiko lorategia oraindik mantentzen da.

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu