Bovistella radicata Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Bovistella radicata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon radicatum
Durieu & Montagne, 1889

Sinonimoak: Bovista radicata, Lycoperdon radicatum, Lycoperdon ammophilum, Bovistella ammophila, Calvatiella sinensis.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Globo-erdi itxurakoa, 4 cm-ko garaiera arte, oinarrirantz mehetua, apur bat errotua, exoperidioa zuria, leuna ez, zati ozta-ozta perpendikular eta ezkatatsuetan hautsia, zuria gero arre-more kolorera, endoperidioa mehea, arre-oliba antzeko kolorekoa, goiko aldean zulo txiki baten hautsiz.

Gleba: Horitik arre-berdexkara, gero iluna, kolumela barik eta ia nabaritzen ez den oinarri antzuarekin.[2]

Etimologia: Bovista terminoa buff-fist-etik dator, hau da, Vesciako dialekto alemaniarretik.

Jangarritasuna

aldatu

Gaztetan jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ez da espezie oso ezaguna, baina ez uste bezain arraroa, ziurrenik Bovista plumbea delakoarekin nahasita. Oharkabean pasa daitekeen azpigleba baten presentziagatik bereizten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Lautadako zein mendietako eremu idorretan, ez oso zabaldua.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Aljeria, Tunisia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Lycoperdon radicatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu