Bouba/kiki efektua Wolfgang Köhler psikologoak 1929an aurkitutako fenomenoa da[1]. Tenerifeko uhartean egindako esperimentuetan (bertako lehen hizkuntza gaztelania da), Köhlerrek pertsona batzuei eskuineko irudiaren antzeko formak erakutsi zizkien, eta gehienek ezkerreko puntadunerako «takete» aukeratu zuten, eta «baluba», eskumako biribildunerako (1947ko bertsioan, «maluma»).

Irudi hau erabiltzen da formen eta soinuen arteko erlazioa ez dela beti arbitrarioa erakusteko: Tenerifen, gaztelania ama-hizkuntza zutenek «takete» ezkerreko figurarako aukeratu zuten, eta «baluba», eskuinekorako.

2001. urtean, Vilayanur S. Ramachandran eta Edward M. Hubbardek esperimentua berriz egin zuten, «kiki» eta «bouba» hitzak erabiliz, eta jende askori hau galdetuz: «Hauetako zein da bouba eta zein, kiki?». Ingelesezko eta tamilezko hiztunekin egindako esperimentu horietan, % 95etik % 98ra bouba gisa biribildutako forma aukeratu zuten, eta puntazorrotza, kiki gisa, giza garunak forma eta soinuen arteko propietate abstraktuak atera ditzakeela iradokiz.[2] Daphne Maurerrek eta bestek berriki egindako lanak erakutsi du 2 urte eta erdiko haurrek ere –irakurtzeko txikiegiak dira– efektu hori erakusten dutela.[3]

Ramachandranek eta Hubbardek iradokitzen dute kiki/bouba efektuak eragina duela hizkuntzaren bilakaeran, iradokitzen baitu objektuen izendapena ez dela guztiz arbitrarioa.[2] Agian, forma biribilduari bouba deritzo, ahoak soinua sortzeko mugimendu biribilduagoa egiten baitu; aldiz, mugimendu tenkatuago eta angeluarragoa behar du, «kiki»aren soinua ebakitzeko. Gainera, /k/ren soinuak gogorragoak dira /b/renak baino. «Mapatze sinestesiko» horien presentziak iradokitzen du efektu hori soinu-sinbolismoaren oinarri neurologikoa izan litekeela, hor soinuak objektuei eta gertaerei modu ezarbitrarioan mapeatzen baitzaizkie.

Autismoa duten gizabanakoek ez dute hain lehentasun handirik erakusten: batez besteko pertsonak ohiko emaitzarekin % 90ean bat datoz, baina autisten kasuan, % 60an baino ez.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Köhler, Wolfgang. (1929). Gestalt psychology. New York : H. Liveright (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  2. a b Ramachandran V. S.; Hubbard, E. M.. (2001b). «Synaesthesia: A window into perception, thought and language» Journal of Consciousness Studies 8 (12): 3-34..
  3. Maurer, D.; T. Pathman; C. J. Mondloch. (2006). «The shape of boubas: Sound-shape correspondences in toddlers and adults» Developmental Science 9 (3): 316-322. PMID 16669803..
  4. Ramachandran, V. S.; L. M. Oberman. Evidence for Deficits in Mirror Neuron Function, Multisensory Integration, and Sound-form Symbolism in Autism Spectrum Disorders. .

Kanpo estekak aldatu