Bottom (telesaila)

Bottom 1990eko hamarkadan BBC2 katean igorri zuten umorezko telesaila bat izan zen. Telesaila honek britainiar edo ingeles umorez Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean bizi diren bi gizonezkoen eguneroko bizipen eta xelebrekeriak azaltzen ditu.

Bottom (telesaila)
Jatorria
Sortzailea Adrian Edmondson
Jatorrizko izenburua Bottom
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Sasoi kopurua 3
Atalak 18
Ezaugarriak
Genero artistikoa Sitcoma
Hizkuntza ingelesa
Antzezlea(k)
Rik Mayall
Adrian Edmondson

Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC Two.svg BBC Two (en) Itzuli
Hasiera-data 1991ko irailaren 17a
Amaiera-data 1995eko apirilaren 10a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Londres
Kanpo estekak
bbc.co.uk…

Telesaila hau Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreek idatzi eta antzeztu zuten, aurretik 1980ko hamarkadan The Young Ones telesaila ospetsuan ere antzezten aritu zirelarik, Ipar Euskal Herrian berriz Jimmy katean emititu zen (Cana+ taldeko katea).

Hego Euskal Herrian Canal+ kateak La Pareja Basura izenburuaz emititu zuen gazteleraz, eta EITBek euskaraz.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Richard Richard Richie (Adrian Edmondson) eta Edward Elizabeth Hitler Eddie (Rik Mayall) Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean batera bizi diren bi gizonezko dira. Biak langabezian, eroxko samarrak, beti egoera xelebreetan sarturik eta sexuarekin obsesionatuak: beti neskaren batekin larrua nola jo pentsatzen, nahiz eta euren azken helburu hau inoiz lortu ahal ez izan.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.