Bostak eta Laurenak

Bizkaiko folk musika taldea

Bostak eta Laurenak jardunean dabilen euskarazko folk musika talde bat da[2][3]. Zuzeneko hainbat emanaldi eman ditu[4][5] eta zenbait bideo[6] grabatu eta argitara eman ditu. Zuzeneko emanaldietan saiatzen dira entzuleak abestera animatzen.[7]

Bostak eta Laurenak
Datuak
JatorriaBizkaia, Euskal Herria
Musika motaFolk, lehengo abesti herrikoiak eta abesti berrien bertsioak
InstrumentuakAhotsak, gitarrak, baxua, txistua, bateria, soinua, teklatuak...
Taldekideak
(Alfabetikoki)[1]
  • Oscar Andollo, bateria
  • Unai Brea, ahotsa eta gitarra
  • Edurne Diez de Ulzurrun, ahotsa
  • Jose Garate "Foisis" baxua
  • Joseba Ibarra, txistua eta gitarra
  • Pablo Olabarrieta, soinua eta teklatua
  • Josu Zarate, ahotsa eta perkusioa
bostaketalaurenak.eus

Historia aldatu

Hasieratik, euren asmoa musika egiteko eta ondo pasatzeko biltzea zela diote[7], "baina gauza konplikatzen joan zen eta ateratzen genuen soinua ere asko gustatzen zitzaigunez, zuzenekoak ematen hasi ginen".

Diotenez[7], sei gizonek aspalditik elkar ezagutzen dute, "kantaguneetan eta horrelako musikaren inguruko giroan mugitzen baikinen gehienok". Hala ere, taldea sortzeko ideiarekin batu ziren, alde batetik, Unai Brea eta Josu Zarate, eta, bestetik, Jose Garate "Foisis" (Itoiz musika taldeko baxua), Pablo Olabarrieta eta Joseba Ibarra. Talde biak elkarrekin entseguak egiten hasi ziren Zaratamon, Olabarrietaren etxean, "eta gauzak martxa hartu zuten".

Hori 2020ko pandemiaren aurretik gertatu zen, eta itxialdian bakoitza bere etxetik abestiak grabatzen eta entseatzen jarraitu zuten. Gero, Edurne ere batu zitzaien seigarren kide bezala, baina izena bere horretan mantendu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bostak eta Laurenak - Nortzuk gara» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  2. Sierra, Josi. (2022-05-17). «Bostak eta Laurenak» Zortzigarren lurraldea (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  3. Madariaga Etxebarria, Iraitz. (2022-11-04). «Jose Garate (Bostak eta Laurenak): «Musika inoiz ez da egin izan lokal batean egoteko, hortik ateratzeko baizik»» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  4. Etxebarria, Iraitz Madariaga. (2023-01-16). «Bostak eta Laurenak taldeak Zaratamoko kontzertuko 10 kantaren bideoklipak kaleratu ditu» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  5. Madariaga Etxebarria, Iraitz. (2022-12-16). «Bostak eta Laurenak taldeak Gabonetako kontzertua eskainiko du Zaratamon» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  6. «Bostak eta Laurenak - Bideoak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  7. a b c «Bostak eta Laurenak: "Gure helburua da publikoak guk bezain ondo pasatzea eta jendea euskaraz kantaraztea" - Uribe kosta - 2023-01-15» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).

Kanpo estekak aldatu