Bortu hitza batez ere Euskal Herriko ekialdean erabiltzen den hitza da. Mendiko alhapideak, mendiko abereek bazkatzeko erabiltzen dituzten tokiak, aipatzeko erabiltzen da hitza. Pirinioak aipatzeko ere bortuak erabiltzen da, pluralean.[1]

Ahüzkiko iturri bat. Harrian zizelkatua Zuberoako armarriko lehoia eta azpian idazkuna: "Bortian Ahüzki hur hunak osoki", abestiaren hasiera. (Zubereraz bortua > bortüa > bortia bilakaera egon da).

Erreferentziak

aldatu
  1. «bortu - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.