Bolsenako Korporala

Bolsenako Korporala oihal zati bat, elizako liturgian erabiltzen den korporal bat, 1263an gertaturiko mirari eukaristiko bati lotua, zeinak Gorpuzti ospakizunaren instituzionalizazio liturgikoa eragin zuen. Bolsena hirian (Umbria, Italia) gertatu zen miraria, baina erlikia nagusia gertuko beste hiri batean gordetzen da, Orvieton, non katedralean kapera berezi bat daukan Korporalak.

Orvietoko tapiz estandarte batean, apezpiku bat korporal odolez bustia erakusten fededunei.
Bolsenan gordetzen den erlikia osagarria, aldarearen lauzetan odol orbainak (kolorea nabarmenduta).
Infiorata prozesioan Gorpuzti egunez Bolsenan, aldare zatiaren erlikia atereatzen dute.

KondairaAldatu

Pragako Petrus izeneko apaiz bat Erromara joan zen 1263 eta 1264 urteen artean, erlikia sakratu entzutetsuak ikustera eta adin ertainean ohikoa zen indulgentziak lortzera. Bidean, Bolsena gelditu zen Santa Kristina santutegian otoitz egiteko eta meza egiteko. Ospakizunean zehar zalantzak izan zituen transubstantziazioaz, eta orduan gertatu zen miraria: federik gabeko apaizak korporalaren gainean ostia zatizean, odol-jarioa isuri zen hartatik korporala gorriz zipriztinduz. Isuriak utzitako forma Kristoren aurpegi gisa interpretatu zen. Odolak aldarearen eskilarako marmola ere zikindu zuen.

Transubstantziazioak esan nahi du eukaristian ogia eta ardoa, fisikoki eta benetan Kristoren haragi eta odola bilkatzen direla; eta horretaz zalantza izateagatik gauzatu zen miraria Bolsenan.

Urbano IV.a aita santua gertuko hiri batean bizi zen orduan, Orvieton, eta bere aginduz, Tomas Akinokoak ikertu zuen miraria, Orvietoko gotzain zorduan, Bonaventura de Bagnoregio frantziskotarrarekin batera. Ikerketak ontzat eman zuen miraria, eta gainera Tomasek Orvietora eraman zuen Korporala, Bolsenan lauza zipriztinduak gorde zituztelarik, bigarren nailako erlikia gisa. Urbano IV.ak ofizialki baieztatu zuen miraria eta Gorpuzti jaia (Corpus Christi, Kristoren gorputza) ezarri zuen orduan ofizialki[1]. Lehenago eta ondoren ere elizak onartu izan ditu era honetako mirari eukaristikoak, baina jaia ezarri zuena Bolsenako hau izan zen.

Orvietoko katedralean kapera berezi bat du erlikiak, kondaira argitzen duten freskoez margotua, eta bertan gordeta dago korporala. Prozesioan atera ohi dute Gorpuzti egunez urtero hirian. Bolsenan ere aldarearen lauza odolez tindatua ere ateratzen dute egun bereko prozesioan, Infiorata deitzen dioten prozesioan[2].

ErreferentziakAldatu

  1. «Eucharistic Miracle of Bolsena-Orvieto, Italy» archive.ph 2001-01-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  2. Girovagate. «La storica Infiorata di Bolsena, dove ebbe origine il Corpus Domini» GIROVAGATE - IDEE DI VIAGGIO (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekakAldatu