Boletus lateritius (Boletus queletii var. lateritius) Boletaceae familiako onddoa da. Fruta usaina dauka eta zapore azido samarra.[1] Espezie hau hostozabaletan eta koniferoen basoetan ateratzen da. Ez dago jangarritasunari buruzko datu fidagarririk. Urria.

Boletus lateritius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus lateritius
Mikologia
 
txapel ganbila
 
gero laua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 8 cm. arteko diametrokoa, hemisferikoa eta gero ganbil-zabaldua. Ertza soberakinekin, bihurria eta makurra. Azal lehorra, tomentuduna, gero tomentua galdu eta lehun geratzen dena; gorri-adreilu koloretik purpura-granatera kolorekoa.

Tutuak: Horitik olibara kolorekoak eta libreak

Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.

Poroak: Txikiak, biribilduak, laranja kolorekoak eta geroago gorri-laranjak, behatzarekin zapaltzen badira urdindu egiten dira.

Hanka: 4-6 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa eta sustrai antzeko bat du (ia konikoa) oinarrirantz, hondo hori-zikin kolorekoa, eta bizitasun handiagoko edo txikiagoko esfumatura gorrixkekin, batez ere beherantz, oso bereizgarria da sarerik edo punteaturik ez izatea.

Haragia: Hori-bizi kolorekoa eta erremolatxa kolorekoa oinaren oinarrian. Ebakitzean urdindu egiten da; zapore mingotsa eta fruta usainekoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da.

Jangarritasuna aldatu

Bere urritasunagatik, ez dago jangarritasunari buruzko datu fidagarririk.

Nahasketa arriskua aldatu

Boletus queletii espeziarekin nahas liteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hosto-zabal basoetan agertzen da, batez ere pago eta haritzetan. Kare lurretan. Urria eta lokalizatuta.

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 154 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu