Boletus edulis var. fuscoruber

Boletus edulis var. fuscoruber Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Oso sendoa, normalean pixka bat kanpai itxurakoa. Gorri ilun-beltzaxka kolorekoa. Kapelaren azalaren azpian pigmentu arrosarekin, pinicola espeziean bezalaxe.

Tutuak: zuritik horixkara doan kolorekoak. Gero hori-oliba antzeko kolorekoak.

Poroak: Tutuen kolore berekoak.

Hanka: 7 eta 14 cm bitarteko garaierakoa eta 6 eta 15 cm bitarteko lodierakoa. Oso sendoa, sabelandia, oinarrira mehetua, ez oso erregularra. Ia guztiz zuria, erretikulu gabe, batzuetan pixka bat ildaskatua, su-koloreko orbanetatik sortuak.

Haragia: Zuria, ez da kolorez aldatzen, sendoa. Edulis taldekoen usain eta zapore tipikoarekin.[2]

Etimologia: Fuscoruber epitetoa latinetik dator, gorri iluna esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Bikaina.

Nahasketa arriskua

aldatu

Edulis generoko pinicola azpiespezietatik bereizten da, bere oina ez delako erretikulatua, argia, ez hain erregularra eta sabelandia delako, kapelaren diametroa baino handiagoa har dezake.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen baso mistoetan (izei gorriak eta pagoak).

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 483 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

aldatu