Bolbitius variicolor Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Bolbitius variicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaBolbitius
Espeziea Bolbitius variicolor
G.F.Atk., 1900

Sinonimoak: Pluteolus glutinosus, Pluteolus parvulus, Mycena variicolor, Bolbitius vitellinus var. variicolor.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, arrauzkaratik konikora, ganbil zabaldura, hasieran ertza oinera estutua, gero altxatua titi handi baten inguruan, bi herenetan ildaskatua, geruza fuligineo oliba antzekoa, likatsua, banangarria, ertzean argiagoa, titira ilunagoa; zuntz erradialek azpiko haragi horixka ikusten uzten dute.

Orriak: Borobildu-itsatsiak, edo erantsiak, azkenean libreak, horitik fuliginosoetara, eta askotan finbriatu fin batekin.

Hanka: 4 eta 5 cm bitarteko garaietakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, goialdean elkartua, hori-sufre kolorekoa, edo okre antzekoa, zurbilagoa eta azkenik arrexka helduaroan, ezkatatsu flokosoa.

Haragia: Horixka.[2]

Etimologia: Variicolor epitetoa kolore askotarikoa delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ameriketan bakarrik hazten dela uste zen, baina Italian ere aurkitu da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ongarritutako lurretan, bide eta bidexketan zehar.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Australia, Taiwan.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 95 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Bolbitius variicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu