Bolaluma elektrikoa Thomas Edisonen asmakuntza bat izan zen, motor bidez sortutako idazteko lehen gailua, AEBtan sortua.

Bikoizketarako tresneria guztia, tartean Edisonen arkatz elektrikoa.

Historia aldatu

1876an patentatu zen. Gailuak papera zulatu eta zuloetan tintadun zigilua jartzen zuen. Kopiak egiteko balio zuen, baina, zenbait egokitzapen eginda, azala tindatzeko ere erabil zitekeen. Hala, tatuatzeko makina elektrikoaren aitzindaria izan zen Edisonen arkatza. Gainera, ezaguna da Edisonek tatuaje bat zuela eskuineko besaurrean, bost puntu soilek osatua, baina ez dakite nola egin zioten. Pentsatzen da bere buruari egin ziola, asmakizunaren erabilera berria probatzeko[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2017-07-07). «Edison eta tatuajeak» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu