Ireki menu nagusia

Bob Denard (Grayan-et-l'Hôpital, 1929ko apirilaren 7a - Paris, 2007ko urriaren 13a) frantziar mertzenarioa izan zen. Gilbert Bourgead edo Saīd Mustapha Mhadjou bezala ezagutu zen.

Bob Denard
Bob Denard.jpg
Bizitza
Jaiotza Bordele1929ko apirilaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2007ko urriaren 13a (78 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Alzheimerra
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak Mertzenarioa eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkak Operation Azalee Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

1960ko hamarkadatik aurrera gatazka postkolonial ugarietan parte hartu zuen (Yemen, Iran, Nigeria, Benin, Gabon, Angola, Kabinda, Zaire, Komoreak). Haietako hainbatetan Frantziako laguntza izan zuen.

1960 eta 1963 bitartean Katangako matxinadako nagusien bat izan zen, Moïse Tshomberen laguntzan. 1963-64an armada errealistaren laguntzako Yemenean parte hartu zuen. 1965ean Zairera itzuli zen matxino komunisten aurka borroka egiteko, 1975ean Angolan borroka egin zuen UNITAren alde eta 1977 estatu-kolpe bat saiatu zen Beninen.

Protagonista izan zen Komoreetako lau estatu-kolpetan. 1975ean Ahmed Abdallah lehendakaria bota zuen. Beste hiru estatu-kolpetan parte hartu zuen: 1978, 1989 eta 1995ean.

Katolikoa jaiota judaismoa bihurtu zen, gero islamari eta azkenik katolizismora itzuli zen.