Blanca Errázuriz

Txileko aristokrata

Blanca Elena Errázuriz Vergara (Viña del Mar, 1894ko apirilaren 9a - ibid., 1940ko martxoaren 20a) txiletar aristokrata bat izan zen, Bianca de Saulles bezala ere ezaguna. Blancak bere lehen senarra izan zen John de Saulles enpresaburu estatubatuarra hil zuen. Hilketa kasu mediatiko bat izan zen Estatu Batuetan, Raoul Walshen egokitzapen batean pantaila handira ere iritsiz.

Blanca Errázuriz

Bizitza
JaiotzaViña del Mar1894ko apirilaren 9a
Herrialdea Txile
HeriotzaViña del Mar1940ko martxoaren 20a (45 urte)
Heriotza moduasuizidioa: droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)John de Saulles
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Bere bizitza eta ezkontza aldatu

Blanca Errázuriz Viña del Mar-en jaio zen, eta Guillermo Errázuriz Urmenetaren alaba zaharrena zen, Errázuriz euskal jatorriko familia kidea zena, meatzaritzako magnatea, eta alabak bi urte baino ez zituela hil zen. Bere ama, Blanca Vergara Álvarez, José Francisco Vergararen alaba zen, ingeniaria, diputatua, kazetaria, idazlea, Gerra ministroa Ozeano Bareko Gerran, Viña del Mar-eko sortzailea eta Quinta Vergararen jabea. Erresuma Batuko Londres hiriko Bihotz Sakratuen komentuan egin zituen ikasketak.

Kanpo estekak aldatu