Black Mountains (Gales)

Black Mountains mendikatearen ikuspegia.

Black Mountains, galeseraz Y Mynyddoedd Duon, Galesko hego-ekialdean dagoen mendikate bat da, Powys eta Monmouthshire konderrietan. Ingalaterrako Herefordshire konderriaren mugara hedatzen da. Hiruki itxurako eremu batean hedatzen da: Abergavenny (hego-ekialdea), Hay-on-Wye (iparraldean) eta Llangors (mendebaldean) udalerrien artean.

Mendikatearen beste sarbideen artean Talgarth eta Crickhowell udalerriak daude.


Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 51° 57′ N, 3° 6′ W / 51.950°N,3.100°W / 51.950; -3.100