Bizkaia plaza (Bilbo)

Bizkaia plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da, Indautxu auzoan. Plaza honetan Bizkaia Plaza eraikina eta Bilboko Alondegia daude.

Bizkaia Plaza
Bizkaia Plazan dagoen laino-iturriaren xehetasuna, Lorenzo Fernández Ordóñez arkitektoaren lana. Ezkerrean, Bizkaia Plaza eraikina dago, eta atzealdean Bilboko Alondegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′39″N 2°56′14″W / 43.260722°N 2.937097°W / 43.260722; -2.937097
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2008
Arkitektura

Historia aldatu

Aldamenean duen Bizkaia Plaza eraikinaren eraikuntzarekin batera Bilboko Udalak Bizkaia plazaren zaharberritzea burutu zuen. 2008an Bizkaia plaza berria inauguratu zen. Eraldaldatze honekin erosotasuna eta oinezkoentzako sarbideen egokitzea lortu nahi izan zen. Honenbestez, antzinako plazaren ezaguarriak ziren pergolak eta alboetako ur-jauziak kendu ziren, ondorioz erdigune irekia sortu zuten, erdialdean laino-iturri bat duela. Elementu honek baporea, eskultura eta argia konbinatzen ditu, eta Lorenzo Fernández Ordóñez arkitektoaren lana da. Plaza honek haurrentzako bi jolasgune ere baditu.

Eraikin interesgarriak aldatu

Bizkaia plazaren inguruan honako eraikin interesgarri hauek daude:

Garraiobideak aldatu

Plaza honetatik gertuen dauden Bilboko Metroaren geltokiak Indautxuko geltokia eta Moyuako geltokia dira.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Kanpo estekak aldatu