Bizitza amets

La vida es sueño (euskaraz Bizitza amets) Pedro Calderón de la Barca idazle espainiarraren antzezlan ospetsua da. 1635an idatzia eta 1653an taularatu zen lehen aldiz. Espainaiko antzerkiaren lan garrantzitsuenetariko bat da. "La vida es sueño" bertsotan idatzitako drama da. Barrokoko antzezlan honetan gizakiaren askatasuna patuaren gainean haren bizitza antolatzeko da bere lan nagusia.

La vida es sueño
La vida es sueño, en el 35 Festival Internacional del Teatro Clásico 03.jpg
Datuak
Idazlea Pedro Calderón de la Barca
Generoa Antzezlana
Jatorrizko izenburua La vida es sueño
Hizkuntza Gaztelania
Herrialdea  Espainia
Orrialdeak 160
Euskaraz
Izenburua Bizitza amets
Itzultzailea Xabier Paya
Madrilen dagoen Calderoni eskainitako monumentuan La vida es sueñoren eszena bat erakusten da.

ArgumentuaAldatu

Poloniako Basilio erregeak, zenbait horoskoporen bidez, Segismundo bere seme jaio berria etorkizunean tirano fedegabea izango dela jakiten du. Erregeak, orduan, haurra hilik jaio dela sinestarazten die gainerakoei eta dorre batean sartzen du.

Dorrean basatien modura hazten da Segismundo . Baina erregeak, semea erregetzatik baztertu aurretik, froga bat egin nahi dio eta gortera eramaten du semea lokarturik.

Sejismundori bere benetako jatorria zein den jakinarazten diotenean biziki haserretzen da. Erregeak, erantzuna ikusirik, dorrera bidaltzen du berriro ere. Behin dorrera itzuli denean gertatutako guztia ametsa izan dela uste du Segismundok, baina baita bera dorre hartan egotea ere. Azkenik, erregeak erregetza ilobei uztea erabakitzen du, baina herriak altxamendua antolatzen du eta Segismundo eramaten dute gortera. Baina Segismundo aitaren zerbitzura jartzen da apal-apal.

PertsonaiakAldatu

  • Segismundo: Protagonista nagusia eta antzazlanaren oinarria, hasiera batean basati bezala aurkezten zaio, bere hausnarketan arima erreprimitatu bat bezala. Urte luzeetan entzerratuta bere izaera oso ozpinduta dago. Lana aurrera joan ahala aldatzen doa: hasieran krudela, mendekuarekin obsesionaturik, poliki-poliki izaera gizatiarrago erakutsiko du, esaterako Basiliori bizitza barkatzen dionean.
  • Rosaura: Emakuzmezko pertsonaia nagusia. Segismundorekin batera Astolfo erregea eta, horrela, Estrellarekin ezkondu ez izateko lan egingo du. Hasieran, Moskoviara heldu zenean haren benetako izaera ezkutatu zuen, morroiaz mozorrotuta. Antzezlanean Clotaldo haur-hezitzailearen alaba dela ezagutuko du. Azkenik, aitoren alaba dela onartuta, Astolforekin ezkonduko da.
  • Basilio: Poloniako erregea eta Segismundoren aita. Herriari zer gertatuko zaion kekaztuta dago. Ahula eta zalantzatia da. Jakintsua da: matematika, zientziak, astrologia ezagutzen ditu baina jakinduri hori ezin du gobernuaren ekintzetan aplikatu. Beldur dio Segismundori. Amaieran bere hankasartzeak onartu zituen.
  • Clotaldo: Basilioren lekaio: Erregea kenduta berak bakarrik ikus dezake Segismundo. Berak irakatsi dio dakien guztia. Antzazlanean zaharra da baina maitasun ugari ezagutu ditu gazte garaietan. Rosaura bere alaba da. Sineskeriaren sinboloa da.
  • Astolfo: Moscoviako dukea. Basiliorekin tratu bat egingo du Poloniako tronua mantentzeko. Rosaurarekin maiteminduta dago baina bere helburuak lortzeko Estrellarekin ezkontzeko prest dago.
  • Estrella: Ederra eta aitoren alaba, Astolforekin ezkontzeko prest dago horrela tronua eskuratzeko. Esan behar da Astolfo eta Estrella lehengusu-lehengusinak direla eta biak Basilioren ilobak direla.
  • Clarín: Rosauraren laguna asmotsua da. Antzezlanaren arketipo komikoa da.

EgituraAldatu

Calderónen antzezlana hiru ekitaldietan antolatuta dago:

  • Lehenego ekitaldian Clarín eta Rosaura Segismundo entzerratuta dagoen dorrera heltzen dira. Ekiataldia bien askatasunarekin dator.
  • Bigarren ekitaldia Segismundo errege-jauregian esnatzen denetik bere monologo ospetsu arte doa.
  • Hirugarren ekitaldia herriak Segismundo askatu nahi duen unetik erregeak Segismundo Poloniako hurrengo errege bezala izendatua izan arte.
 
Antzezlanaren 2012an egin zen errepresentazioa, Espainiako Almagro (Ciudad Real) herrian.

Euskarazko bertsioaAldatu

Xabier Payak euskaratu zuen 2013an, Erein argitaletxean.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizitza amets