Bizepsaren patologiak lesio desberdinak hartzen ditu bere barne. Lesio horiek guztiek jatorria sorbaldan dute eta intsertzioa ukondoan.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
bicipital tendinopathie
Bizeps brakiala

Muskulu bizeps brakiala besoaren aurreko aldean aurkitzen da. Bi gertuko zurda edo zurda proximal ditu (atal luzea eta atal laburra) zeinak muskulua sorbalda inguruko hezurretan lotzen duten. Zurda distal bakarra dauka bizepsak, eta hau ukoandoan intsertatzen da.

Bizeps brakialak ukondoaren tolespenean hartzen du parte. Era berean, besaurrearen biraketan laguntzen du. Azken funtzio honi esker eskuaren supinazioa[1] burutu daiteke. Gainera, sorbaldaren egonkortasunean garrantzi handia du[2].

Jatorria eta lesio desberdinak aldatu

Bizepsaren patologiaren barne dauden lesioak jatorri desberdinekoak izan daitezke. Batik bat, adinak eta muskuluaren gainekintzak (kirola egiterakoan, adibidez) eragiten dituzte. Patologia honen lesioak ondorengo hiru hauek izan daitezke:

Tendinitis bizipitala aldatu

Bizepsaren zurda proximal luzearen hanturan datza. Tendinitis hau normalean sorbaldako beste patologia batzuekin dago erlazionaturik. Hori dela eta, biratzaileen zorroaren lesio ohikoena da.

Lesio hau sorbaldaren mailan mugimendu edo ekintza errepikakorrak burutzeagatik gertatu ohi da. Adibidez, lanean edo hainbat kiroletan (igeriketa, golfa, tenisa edo mahai tenisa[3]). Urteak pasa ahala zurda proximal luze hau endekatuz eta ahulduz doa, hausturara iritsi ahal izan arte.

Bizepsaren atal luzearen desegonkortasuna aldatu

 
Bizipitalaren ildoa. Humeroaren bi tuberkuluak adierazirik.

Zurdak, bizipitalaren ildotik irtetzeko joera partzial edo totala duenean ematen da. Bizipitalaren ildoa humeroan (sorbaldaren mailan) aurkitzen da, tuberkulu nagusia eta txikiaren artean.[4]

Lesio hau gainerabilpenaren (ekintza errepikakorrak) edo traumatismo baten ondorioz gerta daiteke. Orokorrrean biratzaileen zorroaren lesioekin dago erlazionatuta eta horien artean, batez ere, eskapulapeko zurdaren (zurda subeskapularraren) hausturarekin.

Zurda bizipitalaren haustura aldatu

Zurda proximalaren haustura aldatu

Partziala edo osoa izan daiteke. Gehienetan tendoia hausturaren aurretik minduta eta pirukatuta ageri da. Haustura objektu pisutsu bat altxatzearen ondorioz gertatu ohi da.

Zurda proximal luzea da normalean hausten dena. Zurda proximal laburra haustea, aldiz, askoz ere ezohikoagoa da. Hori dela eta, gizabanako asko bizepsa erabiltzeko gai dira nahiz eta tendoi luzea hausturik izan.

Haustura traumatismo baten ondorioz (besoa hedatuta izanik lurrera erortzegatik edo objektu pisutsu bat altxatzeagatik) zein tendoiaren gainekintzaren kariaz gerta daiteke.

Haustura arriskuak adinarekin gora egiten du, batez ere, sorbaldaren mailako kirolen ondorioz, erretzearen ondorioz edota kortikoideen erabileraren ondorioz.

Zurda distalaren haustura aldatu

Zurda proximalaren haustura baino ezohikoagoa da. Normalean, zurda distalaren erradio hezurreko intsertzioa guztiz hausten da. Orokorrean ukondoaren tolespena eta gero hedapen behartua (erresistentzia baten aurka) egiten denean gertatzen da. Adibidez, pisu handiko kutxa bat altxatu eta gero.

Bizepsaren patologia ohikoagoa da 30 urtetik gorako gizonetan.

Sintomatologia aldatu

Tendinitisa[5] edo ezgonkortasun bizipitala duten pazienteek sorbaldaren aurreko aldean izan ohi dute mina (ildo bizipitalean). Min hau besoan zehar hedatu daiteke (atzeko aldera) eta normalean sorbaldaren mailan ekintzak zailtzen ditu. Ezegonkortasun bizipitala duten pazienteek karraska entzungai eta ukigaia aurkeztu ohi dute sorbalda mugitzerakoan.

 
Zurda distalaren hausturaren ondoriozko protuberantzia

Sorbaldaren mailako bizipitalaren haustura aurkezten duten pazienteek min bizia izan ohi dute besoaren gertuko atalean. Zenbaitetan karraska entzungaia eta ekimosia (moretoia) agertzen dira. Ekimosi hori besoaren alde proximaletik ukondoraino hedatzen da. Sorbaldaren eta ukondoaren mina eta ahultasuna, eta besaurrea supinatzeko zailtasuna agertu ohi dira. Muskuluak inserkzio proximala galtzearen kariaz protuberantzia bat agertzen da ukondoaren mailan: Popeyeren zeinua.

Zurda bizipitalaren haustura ukondoaren mailan ematen denean, mina eta hantura ukondoaren aurreko aldean agertzen dira. Ekimosia ukondotik besaurrera hedatzen da. Ukondoaren tolespenean eta besaurrearen biraketan ahultasuna aurkeztu ohi dute pazienteek. Muskuluak inserkzio distala galtzearen ondorioz protuberantzia bat agertzen da besoaren atal proximalean.

Diagnostikoa aldatu

Bizepsaren azterketa fisiko bat egin ostean, diagnostikoa egiterako orduan argazkietara jo ohi da. Horretarako erabiltzen diren teknika ezagunenak:

  • Erradiografia: patologia konkominanteak diagnostikatzeko balio du eta sorbalda eta ukondoko minaren kausak saihesteko balio du.
  • Atal biguinen ekotomografia[6]: bizepsaren atal biguinak ebaluatzeko balio du, bizepsaren zurda edota biratzaileen zorroa, esaterako.
  • Erresonantzia magnetikoa: teknikarik hoberena da bizepsaren tendoiaren  lesioak bere jatorritik insertzio distalera arte identifikatzeko.

Tratamendua aldatu

Pazientearen adina, aktibitatea eta lesio-mota kontuan hartuz, jarraitu beharreko tratamendua kirurgikoa edo ez-kirurgikoa izan liteke:

Ez-kirurgikoa aldatu

Sorbalda-mailako ekintzak ekiditean oinarritzen da, pisu astunei uko egitean (deformitate (Popeye-ren zeinua[7]) edo besoaren ahultasun arinak dituzten edadeko pazienteek ez dute aktibitate hauek egiteari zertan utzi), beso-euskarri, kinesiterapia eta antiinflamatorioez lagunduta. Hasiera-faseko tratamendua da hau tendinitis eta ezegonkortasun bizipitalaren kasuetan. Hori bai, azken gaixotasun hau pairatzen duen gizabanakoa gaztea baldin bada, hasierako tratamendua ezberdina izaten da. (Oro har, zurda bizipital proximalaren hausturak zabaltzeko ohitura izaten du). Tratamendu ez-kirurgikoa,  zurda bizipitalaren haustura duten adineko pazienteentzat litzateke egokiena, kirol gutxiago egiten baitute.

Kirurgikoa[8] aldatu

Tratamendu kirurgikoa normalean artroskopikoa[9] (ebaki txikiak sorbaldan nondik mikrokamara edo instrumentuak kirurgikoak sartzen diren) izan ohi da. Mota desberdinak aurki daitezke atal honetan: (aipatu beharrekoa da estetika kausak ere egon ohi direla tratamendu kirurgikoen atzean)

  • Desbriaketa[10]: zurdaren  ehun inflamatuaren erresekzioa.
  • Deskonpresioa: tendoi hertsatuaren askapena bere bidean.
  • Tenodesia[11]: zurdaren atal minduaren erresekzioa edota intserzioa beste leku batean zurda ez  bada bere lekura itzultzen lehengo kasuarekin.
  • Tenotomia:[12] zurda bere sorlekuan sekzionatzea. Lehen aipaturiko Popeyeren zeinua agertu ohi da batzuetan.
  • Zurda distalaren hausturaren berrintserzioa: lehenik eta behin besoa geldi edukitzea da garrantzitsuena. Honekin sintomak baretzea ez bada lortzen, tratamendurik egokiena kirurgikoa litzateke. Gauza bera biratzaileen zorroarekin loturiko beste lesiorik agertzen baldin bada.  

Zurda bizipital distalaren hausturarentzat tratamendu kirurgikoa da hoberena. Batez ere, besaurreko supinazioaren indar galera jasaten ez duten pazienteentzat. Honenbestez, zurda berrinsertatzen diete ukondo mailan (erradioa).

Errekuperazioa aldatu

Post-ebakuntza prozesua oso desberdina izan liteke gizabanako batetik bestera. Kasu gehienetan puntuak lehenengo errebisioan kentzen dira. Beso-euskarri edo sorbalda-geldiarazle bat erabiltzen da aste gutxi batzuetan, antiinflamatorioak errezetatu eta kinesiterapia programa bati ekiten zaio, mugimendu artikularren maila handitzeko asmoz, indarra gutxinaka gutxinaka  errekuperatuz. Ebakuntzaren ondorioz, gorputz-adar horretako hainbat mugimendu egiteko zailtasunak izango ditu. Halere, oro har, egunerokotasuneko ekintza arinak egiteko, jan edo idatzi esaterako, ez da egoten inongo arazorik.

Prebentzioa aldatu

Orokorrean,  bizepsaren patologiak saihesten laguntzen duten neurrien artean garrantzitsuenak  aktibitatearen aurretik zein ostean beroketa saio egokiak egitea, indartze-ariketak egitea eta mina sorrarazi dezaketen aktibitateei uko egitea lirateke.

Prebentzio neurri hauek bereziki aipagarriak dira esku-langile eta kirolarientzat (pisu-gehiegikeriarekin erlazionatutako ariketak zein aktibitate errepikakorrak egiten dituztenak sorbalda-mailan). Horrez gain, azken hauek gehiegizko erabilerarengatik lesio bizipitalak eduki ditzaketenez, maiztasun handiagoarekin kontrolatuak izatea gomendatzen zaie.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Supinación. 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Patología del bíceps» MEDS 2017-10-11 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. (Ingelesez) Table tennis. 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. (Gaztelaniaz) Húmero. 2018-11-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  5. «Tendinitis» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  6. (Gaztelaniaz) «Ecografía de Partes Blandas · SOCHRADI» SOCHRADI (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz) Signo de Popeye. 2017-05-24 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  8. (Gaztelaniaz) Ibañez, Dr. Daniel Slullitel, Dr. Maximiliano. «Manejo Actual de la Patología del Bíceps Tenotomía vs Tenodesis - Revista de Artroscopía» www.revistaartroscopia.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  9. (Ingelesez) Arthroscopy. 2019-01-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  10. (Gaztelaniaz) Desbridamiento. 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  11. rothmanortho.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  12. (Gaztelaniaz) Tenotomía. 2018-08-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).

Kanpo estekak aldatu