Bitigar horiska
Bitigar horiska (Leucopaxillus paradoxus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Ahal dela ale gazteak kontsumitu.
Bitigar horiska | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Leucopaxillus |
Espeziea | Leucopaxillus paradoxus Boursier, 1925 |
Basionimoa | Clitocybe paradoxa |
Sinonimoak: Lepista amara, Clitocybe paradoxa (Basionimoa), Clitocybe stipitata, Lepista paradoxa, Leucopaxillus albissimus var. paradoxus, Leucopaxillus paradoxus f. subaerugineus.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, ertza biribildua eta izurtua. Kolore zurbilekoa: zurixka, krema edo okrea, erdirantz nabarmenagoa. Azal lehorra, opakua, batzuetan pitzatua.
Orriak: Nahiko estu, anastomosatuak, oro har, dekurrenteak, zurixkak edo krema zurbil kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak
Hanka: 3 - 10 x 1 - 3 cm-koa. Betea, irmoa, oinarritik ⅔ ingurura lodituta, kapelaren antzeko kolorekoa, ezkata finez estalia.
Haragia: Lodia, gogorra, lehorra, zuria, usain atsegina du eta zehaztugabeko zaporea, batzuetan zertxobait mikatza.[2]
Etimologia: Leucopaxillus terminoa grekozko "leucos" hitzetik dator eta zuria esan nahi du. Bere koloreagatik. Paradoxus epitetoa berriz latinetik dator, normaletik kanpo, esan nahi duen "paradoxus" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria. Batzuetan zapore mikatza du.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuLeucopaxillus candidus delakoaren antz apur bat badu eta nahas daiteke, baina hau zuriagoa da eta habitat desberdina du.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian eta udazkenean, pinuen basoetan hazten da, batzuetan, estu eta ale askoko korroetan edo ilaretan. Urriago, baina arteen basoetan ere agertzen da.[5]
Banaketa eremua
aldatuErrusia, Europa, Ipar Amerika.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 223 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 242 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 353 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 162 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Leucopaxillus paradoxus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.