Bit Adini (Beth Eden bezala ere ezaguna) gaur egungo Siriako Alepo inguruan Eufrates ibaiaren haranean eta Karkemishetik 20 kilometro hegoaldera egon zen estatu aramaiko bat izan zen. Estatu honi buruzko informazio iturri gehienak asiriar jatorrikoak dira, nortzukin Bit Adinik gatazka ugari izan zituen, azkenean Asiriar estatuak xurgatu zuen arte Salmanasar III.aren garaian.

Bit Adini, erdialdean

Historia

aldatu

K.a. XII. mendean gertatu zen inperio handien krisialdiaren ondoren, Siria iparraldeko eremu erdi idor zabalak tribu aramaikoen kontrolpean geratu ziren, sedentario bihurtu ondoren K.a. XI. mendea eta K.a. X. mendea bitartean zenbait estatu eratuko zituztenak eta Mesopotamia, Ekialdea eta Anatoliako estatu neohititen arteko ibilbide komertzialak kontrolatzen hasiko zirenak. Horien artean dago Bit Adini, Eufrates ibaiaren haranean kokatua eta bere hiriburua zen Til Barsip ibaiaren ibi baten gainean estrategikoki kokatua.

Asiriaren birsortzearekin, Asurnasirpal II.aren erregealdian sendotua, Bit Adini bere eragina eta inguruan zituen harreman komertzialak arriskuan ikusten hasi zen, eta, beraz, Babiloniarekin batera, Asiriaren mugakide ziren estatu txikien altxamenduak bultzatu zituen. Altxamendu hauek zanpatu ondoren, Asurnasirpal II.a ez zen Babiloniari aurre egiten ausartu eta Bit Adiniren aurka joan zen, nori Eufratesetik ekialderako lurraldea kendu zion.

K.a. 858an, Bit Adini Anatolia hegoaldeko eta Siria iparraldeko estatu aramaiko eta neohititen koalizio baten buru jarri zen Asiriako errege berria zen Salmanasar III.aren aurka. Koalizioa garaitua izan zen eta Bit Adini erresuma Asiriara erantsia eta probintzia bihurtua izan zen. Bere hiriburua Kar-shulman-ashare-du (Salmanasarren gotorlekua) bezala berrizendatua izan zen, eta probintziako gobernuaren egoitza izango zen.

Asiriak Bit Adini konkistatu izanak ez zuen eskualde hartan aldaketa kultural handirik suposatu. Hizkuntza aramaikoa mantendu egin zen, baita aurrera egin ere, eta tokiko oligarkiaren zati bat Asiriar Inperioaren zerbitzura sartu zen.

Kanpo estekak

aldatu