Bird of Paradise (1932ko filma)
Bird of Paradise King Vidorrek 1932an egindako filma da, Dolores del Riok eta Joel McCreak antzeztua. Aktore nagusiak igerian biluz agertzeak zer esan nahikotxo sortu zuen filma aurkeztu zenean. Hays Kodea onartu barik zegoen artean eta horrela zentsuraren bahea pasatu ahal izan zuen. 1951n Delmer Davesek istorio bera abiapuntu hartuta, bigarren bertsio bat osatu zuen, Louis Jordan eta Debra Paget aktoreekin.
Bird of Paradise (1932ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1932 |
Izenburua | Bird of Paradise |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Paradisaeidae |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | King Vidor |
Gidoigilea(k) | Wells Root (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David O. Selznick King Vidor |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Archie Marshek (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Lucien Andriot Clyde De Vinna |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Uharteetako Ozeania |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Polinesia. Marinel gaztea, (Joel McCrea), kareletik jausi da itsasora, eta itotzekoa denean tribu bateko neska batek, Luanak (Dolores Del Riok), onik atera du arriskutik. Maitemintzen hasiak dira, baina euren zori gaiztorako irlako sumendia sutan hasten da. Erupzioa itzaliko bada, herriko neska gaztea eskaini behar zaie jainkoei oparitzat. Zein neskato eta Luana aukeratuko. Bikotea ihes egiten saiatuko da.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Dolores del Rio | Luana |
Joel McCrea | Johnny Baker |
John Halliday | Mac |
Bert Roach | Hector |