Bigamia, jada ezkondua dagoen norbaitek bigarren aldiz ezkontzean datza. Izendapena antzinako grezierazko bis, "birritan" eta gamia edo gamos, "ezkontza", hitzen elkarketatik sortua da.

Bibliako Elkana pertsonaia bere bi emazteekin irudikatzen duen Erdi Aroko miniatura.

Zuzenbidean, eta bereziki zuzenbide kanonikoaren alorrean, kristautasunarentzat ezkontza bakar eta benetazkoa den monogamiaren aurkakoa da.

Neurri handi batean eta kristau usadio honen ondorioz, Europa eta Amerikako herrialde askotan bigamia delitua da.

Kanpo estekakAldatu