Bhasan Char (Bengaleraz: ভাসান চর), Sol Piya izenez ere ezaguna, Bangladesheko Hatiya barrutiko irla bat da. Bengalako golkoan dago, Sandwip uhartetik 6 kilometrora, kontinentetik 60 kmra.

Bhasan Char
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera40 km²
Geografia
Map
Koordenatuak22°22′30″N 91°23′33″E / 22.375°N 91.3925°E / 22.375; 91.3925
Estatu burujabe Bangladesh
Bangladeshko bibhagChittagong
Bangladeshko barrutiaNoakhali District
Upazila of BangladeshHatiya Upazila
Ur-gorputzaBengalako golkoa

Uhartea Himalaiako sedimentuek osatu zuten 2006an. 40 kilometro karratukoa da ( 4.000 ha). Bangladesheko gobernuak 100.000 Rohingya errefuxiatu bertan birkokatzeko plan bat du abian[1].

Bangladesheko Gobernuak 2015eko ekainean iradoki zuen lehen aldiz Rohingya errefuxiatuak irlan kokatzeko asmoa. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak "erronka logistiko" gisa definitu zuen proposamena[2]. Hala ere, 2017ko urtarrilaren 26an, Bangladesheko gobernuak kokatze-planei ekiteko agindu zuen. Human Rights Watch erakundeak giza eskubideen hondamendi eta hondamendi humanitario moduan definitu zuen ekimena[3].

2019ko abuztuan gobernuak iragarri zuen proiektua handitu egingo zela guztira 100.000 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitza horiek lau zutaberen gainean eraikiko dira lurzoruaren gainean, errefuxiatuak itsasaldi handietatik babesteko. Obra publikoak 309,5 milioi taka kostatu dira, hasierako esleipenak baino %34 gehiago. Gainkostu hori gertatu da besteak beste ur-kanalizatzeko azpiegituragatik eta babeserako lubeten altuera 2,7 m-tik 5,8-ra altxatu delako[4].

Proiektuak aurrera egin du, nahiz eta buruzagi Rohingyak eta giza eskubideen taldeak aurka agertu. 2020ko abenduaren 4an lehen 1.642 errefuxiatu Rohingya iritsi dira Bhasan Charera[5].

Erreferentziak aldatu

  1. «A remote home for the Rohingya» Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  2. (Ingelesez) France-Presse, Agence. (2015-06-14). «UN concern at Bangladesh plan to move thousands of Rohingya to flooded island» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  3. (Ingelesez) Rahman, Shaikh Azizur; agencies. (2017-02-02). «Plan to move Rohingya to remote island prompts fears of human catastrophe» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  4. (Ingelesez) «Bhasan Char project cost to rise 34%» The Business Standard 2019-12-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Un primer grupo de refugiados rohinyás, trasladados a una isla remota en Bangladesh» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).

Kanpo estekak aldatu