Berta Luisi

uruguaitar poeta, margolaria eta irakaslea

Berta Luisi (Montevideo, Uruguai, 1924ko ekainaren 22a – Ibidem, 2008) uruguaitar poeta, margolaria eta irakaslea izan zen, Torres García Tailerrean parte hartu zuena.[1][2][3] Gutxienez 15 erakusketa kolektibotan parte hartu zuen Latinoamerikako eta Ameriketako Estatu Batuetako hainbat herrialdetan.[4] Bere lanak Argentina, Espainia, Italia, Alemania, Suedia eta Ameriketako Estatu Batuetako bilduma pribatuetan daude.[5]

Berta Luisi
Bizitza
JaiotzaPocitos (en) Itzuli1924ko ekainaren 22a
Herrialdea Uruguai
Heriotza2008 (83/84 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, irakaslea eta poeta

Bizitza

aldatu

Pocitos auzoan jaio eta hezi zen. Paulina Luisi mediku, irakasle eta aktibistaren, Clotide Luisi abokatu eta aktibistaren eta Luisa Luisi poeta, pedagogo eta aktibistaren iloba zen. 1945ean sartu zen Torres García Tailerrean, eta 1964ra arte egon zen bertan, 1950etik 1951ra arte izan ezik, tarte horrean Italiara joan baitzen. Bere estiloak Torres García Tailerraren ildoari jarraitu zion.[6] Marcos Torresek, Torres Garcíaren bilobak, honelaxe definitu zuen:

“Intelektuala zen, musikaz, zinemaz, literaturaz eta metafisikaz hitz egiten zuen. Bere sintesi-gaitasunak eta dentsitate kontzeptualak definitzen zuten bere nortasuna eta estetika”[6]

Marrazketa eta pintura irakaslea izan zen Jose Pedro Varela lizeoan.[4]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 1958an Marcha astekariaren pintura lehiaketa batean saritu zuten “Abstracto con fondo blanco” lanagatik.[4]
  • 2022an, Gurvich Museoak atzera begirako bat egin zuen bere ibilbidea nabarmentzeko, María Eugenia Méndez komisarioa zela. Erakusketa horri "No son molinos: entre poética y estética" (Ez dira errotak: poetikaren eta estetikaren artean) izena jarri zioten.[4][6]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu