Berrogei zaldunen haitzuloa
Berrogei zaldunen haitzuloa edo Undako goba[1] Letonan (Araba) dagoen haitzuloa da, Letona herriko erdigunetik kilometro batera, mendebaldera (koord.: 42.9321, -2.7683). Arrato mendikatean.
40 zaldunen haitzuloa | |
---|---|
Berrogei zaldunen koba | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Araba |
Koordenatuak | 42°55′56″N 2°46′6″W |
Ezaugarriak | |
Margoak | Ez |
Aztarnak | Bai |
Lope Gartzia Salazarrek, bere Istoria de las bienandanças e fortunas aipatzen du haitzuloa eta bere garaietaraino ahoz aho transmititu zen kondaira. Kondaira horren arabera, mende batzuk lehenago, leinu gerren testuinguruan, oinaztar eta ganboatarren arteko guda batean galtzaile suertatu ziren berrogei zaldun ezkutatu egin ziren haitzulo honetan, arerioengandik ihesi.[2]
Hartzuloan egon zitezkeen aztarna arkeologikoak ikertu egin izan dira.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zigoitia.eus: Letona - Urisolo eta Undako goba
- ↑ (Gaztelaniaz) «La cueva de los 40 caballeros» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
- ↑ Llanos Ortiz de Landaluze, Armando; Urrutia Agorreta, María Nieves. (2011). «Intervenciones arqueológicas en el Castro de Urisolo, y las cavidades de Urisolo y Goba de Unda (Letona, Alava)» Estudios de Arqueología Alavesa (27): 79–116. ISSN 0425-3507. (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).