Berriatua dorretxea (Mutriku)
Berriatua dorretxea edota Sulengua dorretxea Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen dorretxea da. Mutrikuko kaiaren goialdean kokatua dago, garai batean bertatik udalerriko portuaren zaintza lanak burutzen ziren.
Berriatua dorretxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Mutrikuko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Mutriku |
Koordenatuak | 43°18′26″N 2°23′04″W / 43.30716°N 2.38446°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001531 |
22 | |
1543an Mutriku suntsitu zuen suteari erreferentzia eginez Sulengua edota Sulaingoa izenez ere ezagutzen den eraikin hau garretatik libratu zen dorre bakarretakoa dugu, hortik bere izena, Sulengua mutrikuarrez, Sulehengoa, sutearen aurreko eraikina alegia.
Gipuzkoan gaur egun arte osorik gorde diren dorretxeen artean handiena da[1].
Ezaugarriak
aldatuHarriz eta kareharriz egina dagoen eraikuntza lauki zuzena da. Beheko solairuaz gain beste lau solairu ditu. Gainera, laugarren solairuaren gainean, beste bi solairuko gorputz bat dauka, baina beheko solairuen erdia okupatzen du horietako bakoitzak. Fatxada nagusian hiru sarrera aurki daitezke, eta leiho bat. Estilo gotikoko arkuen azpian kokatuak daude atariak. Erdiko sarreran armarri bat ikus daiteke idatzi batekin. Behe solairuan lau hutsarte eta leiho batez osatzen da. Eskuinekoa dintelduna da, erdikoa puntu erdiko arkuduna, eta ezker albokoa, handiagoa, estilo gotikoko arku zorrotzekoa, bere giltzarrian anagrama erdi ezabatua duen armarria ageri duena. Lehenengo mailan, hiru leiho pare bikoitz daude, puntu erdiko arkukoak, horietako bi mainelik gabeak. Mailak bereiziz modiloi lerro bat ageri da. Bigarren mailan, lau leiho pare bikoitz, puntu erdiko arkukoak, bolez apainduriko harrizko mentsulekin. Hirugarren mailan lau hutsarte daude, leiho kareldunak eta puntu erdiko leiho bikoitzak txandaka, mainelik gabeak guztiak. Beste modiloi lerro bat hemen ere, mailak bereizteko, eta modiloien gainean, lau hutsarte, puntu erdikoak eta txikiak, gaur itsutuak. Bolez apainduriko moldura batek zeharkatzen du fatxada guztia, eta laugarren mailako hutsarteen mentsula osatzen du. Hutsarte horiek lau leiho ziren, jatorriz, leiho bikoitzak, puntu erdiko arkukoak eta maineldunak, baina gaur bakarra gelditzen da. Fatxada nagusiaren ezkerraldeko erdia, eta ezker alboa, modiloi hirukoitzen sail batek burutua da, eta modiloi sail horren gainean zurezko hegala dago. Garita moduko eraikin bat ere ageri da, dorrearen jatorrizko mailaren aldean apur bat moztua. Albo honetako ezaugarri nagusiak arku konopialekiko bi sarrerak dira, eta bi hutsarte konopial. Azkeneko mailan hutsarte lauki zuzen bat dago, hegazpe edo hegal irten moduko bat duena, bolez apaindua. Kanpoko eskailera batetik igotzen zen maila guztietara, azkenekora izan ezik, azken horretara harresi alboan goialdean zegoen pasabide batetik baitzegoen sarbidea[2].
Udako hilabeteetan bisita daiteke Berriatua dorrea, Mutrikuko alde zaharra erakusten duen ibilbide turistiko baten barruan. Besteak beste, ibilbideak Tranpa kalea igarotzen du, bertan kokatua dagoen Berriatua dorrea erakutsiz.
Etxebizitza pribatu da egun.
Iruditegia
aldatu-
Atzealdea
-
Ataria
Erreferentziak
aldatu- ↑ El Diario Vasco. Gipuzkoako eraikinak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
- ↑ Kultura eta Hizkuntza Politika saila. Kultura Ondarea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).