Berrehun urtez bertsotan
Berrehun urtez bertsotan Xabier Letek 2001ean plazaratu zuen bertso bilduma luzearen izenburua da. Bilduman zazpi album daude bertsolari desberdinen bertsoei eskainita. Elkar zigilua plazaratu zuen.[1].
Bilduma honetan, gure historiaren azken 200 urteotako bertsolaririk herrikoien eta karismatikoenen bertsorik esanguratsuenak jaso ziren (denetara 81 kantu): Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak. Berrehun urtez bertsotan produkzio lantsu eta nekeza izan zen. Alde batetik, lanaren dimentsio kulturalak produktu mamitsu eta interesgarria zen eta, bestetik, Xabier Leteren interpretazioak berak zentzu berezia ematen zion bildumari, "kantatzen dituen bertsoak barren-barrenetik bizi ez ezik, bertsolari bakoitzarengan eta haren garaian ere murgiltzen baita".[2]
Diskak
aldatuZazpi izan ziren. Hauek izenburuak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martin-Etxebeste, Jon. (2021). «La influencia de la oralidad en las canciones de Xabier Lete» Rilce: Revista de Filología Hispánica (Nafarroa) 36(4): 1457–1476. doi: . ISSN 2174-0917. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ https://elkarmusika.eus/diskak/bilduma-berrehun-urtez-bertsotan-7-cd-xenpelar-bilintx-otao-elizanburu-etxahun-txirrita-1-txirrita-2-lazkao-txiki-baserri-ta-uztapide-xalbador/