Altare della Patria

Berpizkundearen Museo Nagusi» orritik birbideratua)

Altare della Patria (euskaraz Aberriaren aldarea) Erromako Venezia enparantzan dagoen monumentua da. Viktor Emanuel II.a Italiakoaren omenez eraiki zenez Monumento Nazionale a Vittorio Emanuele II edo Il Vittoriano ezizenak ere hartzen ditu.

Altare della Patria
Monumento Nazionale a Vittorio Emanuele II
National symbols of Italy
[[]]
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′41″N 12°28′59″E / 41.8947°N 12.4831°E / 41.8947; 12.4831
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1925
Inaugurazioa1911ko ekainaren 4a
JabeaMinistry of Culture (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaGiuseppe Sacconi (en) Itzuli
Materiala(k)Trabertinoa eta haitzurdina
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Arkitektura eklektikoa
Dimentsioak81 (altuera) m
Azalera1.000 m²
1
Ondarea
Objetu kopurua100 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean1.683.070
Kontaktua
HelbideaPiazza Venezia 6, 00187 Roma
E-postamailto:pm-laz.vittoriano@beniculturali.it
Telefonoatel:+39-06-678-3588
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Italia bateratu zuenean Viktor Emanuel II.a Italiako errege bihurtu zen. 1871 urtean Erroma herrialdeko hiriburu izendatua izan zen eta erregea goraipatzeko monumentu handi bat egitea bproposatu zuten hiriaren erdian, Kapitolino muinoan. Erromako eraikin handiena da eta berau eraikitzeko Erdi Aroko kale eta etxeak bota behar izan ziren eta honek polemika handia sortu zuen.

Giuseppe Sacconi arkitektuak diseinatu zuen egitura eklektiko hau eta 1911 urtean inauguratu bazen ere lanak 1925 arte luzatu ziren. 1921 urtean gudari ezezagunaren hilobia inauguratu zen. Horretarako Lehen Mundu Gerran hildako soldadu identifikatugabe baten gorpua hobiratu zuten. Bertan inoiz itzaltzen ez den su garra dago.

Deskribapena aldatu

Zutabe korintiarrak, iturriak, eskailera zabalak... eta eraikinaren aurrean Viktor Emanuelen eskultura dago zaldi baten gainean. Eraikinaren albo banatako sabaian kuadriga bana gidatzen duten Garaipena jainkosaren eskulturak daude.

Eraikin osoak 135 metrotako zabalera eta 70 metrotako altuera ditu, koadrigak kontutan hartuta 81 metrotako altuerara iristen da. Guztira 17.000 metro koadroko azalera hartzen du.

Eraikinaren oinarrian Italiaren bateratzearen museoa dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu