They Died with Their Boots On
They Died with Their Boots On (euskaraz Botak Jantzita Hil Ziren) 1941eko Raoul Walsh estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Bertan, George Armstrong Custer bizitza eta Little Big Horngo gudua azaltzen dira.
Soinu banda Max Steiner musikagileak konposatu zuen, halere, filma nonbait ospetsua bada, uneoro entzun litekeen Zalditeriako 7. Erregimentuaren ereserkia izan zen Garryowen irlandar doinu herrikoiari esker izan da.
Argumentua aldatu
George Armstrong Custer (Errol Flynn) West Point akademiara harropuzkeri eta handiguraz lepo etorri berri da. Nahiz eta bere izaera indisziplinatuak nagusiekin arazo ugari sortu, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorioz ofizial beharra handia dagoenez, gerra frontera bidalia izanen da. Behin gerra amaitu eta gero, Beth-ekin ezkondu (Olivia de Havilland) eta helburu berria emango diote: indiarren aurkako gerra. Zalditeriako 7. Erregimentuaren buru delarik Little Big Horngo guduan Zaldi Ero (Anthony Quinn) eta sioux herriaren aurka eraso egingo du.
Aktoreak aldatu
- Errol Flynn: George Armstrong Custer
- Olivia de Havilland: Elizabeth Bacon, ondoren Custer andrea
- Arthur Kennedy: Ned Sharp
- Charley Grapewin: California Joe
- Gene Lockhart: Samuel Bacon
- Anthony Quinn: Crazy Horse
- Stanley Ridges: Romulus Taipe maiorra
- John Litel: General Phil Sheridan
- Walter Hampden: William Sharp
- Sydney Greenstreet: Winfield Scott jenerala
- Hattie McDaniel: Callie
- Russell Hicks: Michigango 1. Errejimenduko kolonela
- Regis Toomey: Fitzhugh Lee