Carrick-on-Shannon (irlanderaz Ros Comáin) Irlandako Roscommoneko konderriko hiriburua da. 5.693 biztanle ditu (2011).

Roscommon
Ros Comáin
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Roscommon konderria
Geografia
Koordenatuak53°38′00″N 8°11′00″W / 53.6333°N 8.1833°W / 53.6333; -8.1833
Map
Altuera80 metro
Demografia
Biztanleria64.544 (2016)
Bestelako informazioa

Etimologia aldatu

Irlanderazko Ros Comáin izenak "San Comanen basoa" esan nahi du.

Historia aldatu

K.a. 2000 urte inguruko aztarnak aurkitu dira indusketetan, zehazki esanda urrezko lepokoa eta bi disko.

Coman mac Faelchon abadeak V mendean monasterioa eraiki zuen bertan eta Roscommoneko apezpikua bihurtu zen. Probintziako nagusi izan zen Connachta dinastiaren sorlekua da Roscommon. XIII mendean Felim O' Connor Connachteko erregeak dominikarrentzako abade-etxea eraiki zuen eta bertan lurperatu zuten bera 1265ean. Abade-etxeak ez zuen zorte handirik izan 1270an suak eta 1308an tximistak asko kaltetu baitzuten eta Lord Audleyk jasotako dirua gerrarako erabiltzean monasterioa bertan behera gelditu zen.

Garai hartakoa da Roscommon gaztelua ere, 1269an eraiki baitzen. 1340an O’Connortarrek eskuratu zuten eta bi mendez beraiena izan zen 1569an ingelesek hartu eta Sir Nicholas Malbieren esku utzi zuten arte. 1645ean irlandarrek gaztelua hartzea lortu zuten baina Oliver Cromwellen soldaduek 1652an berreskuratu zuten. Azkenik 1690an erre egin zuten.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu