Plutoide

Eguzkiaren inguruan orbitatzen duten eta Neptunorena baino orbita-erradio handiagoa duten planeta nanoetako bakoitza; multzo horretakoak dira, besteak beste, Pluton, Makemake eta Haumea

Plutoidea Neptunotik haratago kokatzen den eguzki-sistemako edozein planeta nano da. Nazioarteko Astronomia Elkartearen Biltzar Orokorrak 2006ko abuztuaren 24an Pragan egin zuen bilkuran definitu zen kontzeptua, 6A ebazpenean dago jasota. Hala ere, ebazpen horrek ez zuen "plutoide" izena erabili terminologian. Jarraian definizioa:[1]

Eguzki-sistemako planeta nanoak eta gorputz txikiak.
« Eguzkiaren inguruan Neptunorako distantzia baino urrunago orbitatzen duten argizagiak, zeintzuen gorputz zurrunaren indarra euren grabitatearen indarrak gainditzen duen, eta horregatik, forma ia esferikoa hartzen dute oreka hidroestatikoa mantenduz. Hala ere, euren orbita ez dute garbitu eta gorputz bizilagunak aurki daitezke bertan. »

Hori horrela, planeta nanoen eta Neptunoz haraindiko objektuen definizioarekin bat datorren argizagi oro plutoidetzat har daiteke. 2008an Pluton, Eris, Makemake eta Haumea ziren baldintza hauek betetzen zituzten argizagi bakarrak. Plutoideen sateliteak ez dira plutoidetzat hartzen, nahiz eta haien grabitatea argizagiaren forma baldintzatzeko bezain indartsua izan. Zeres planeta nanoa ez da plutoide bat, Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoan kokatzen baita. Orain arteko ikerketa zientifikoen arabera, Zeres da eguzki-sistema honetan bere klaseko objektu bakarra. Hori dela eta, ez du zentzurik Zeres bezalako gorputzekin kategoria desberdin bat sortzeak, momentuz behintzat bere erako argizagi bakarra ezagutzen baita.

Erreferentziak aldatu

  1. «Plutoid chosen as name for Solar System objects like Pluto | Press Releases | IAU» web.archive.org 2011-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).

Kanpo estekak aldatu