Oroimenaren Eguna (ingelesez Remembrance Day, informalki Poppy Day) Commonwealth erakundeko herrialdeetan ospatu ohi den jaiegun bat da, honetan gerra garai ezberdinetan, eta bereziki Lehen Mundu Gerran, herrialde horietako soldadu eta zibilek burututako sakrifizioak oroituarazi eta omentzen dira.

Mitxoleta lorea jaiegun honetako ikurra da, In Flanders Fields olerkia dela eta, hortaz jaiegun honetan oso erabilia den lorea da.

Nagusiki azaroaren 11n ospatzen da, Lehen Mundu Gerrako borrokak amaitu ziren eguna, betiere Alemaniaren armistizioaren sinaduraren arabera. 1919ko azaroaren 7an Jurgi V.a Erresuma Batukoak ezarri zuen, Edward George eta Wellesley Tudor Polen proposamenez, Lehen Mundu Gerran Eroritakoak omentzeko asmoz.

Kanpo estekak aldatu