Olwë Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, Elwë edo Thingolen anaia. Bere istorioa Silmarillion lanean kontatzen da.

Bere anaiarekin batera Teleriak Cuivienenetik Amanera gidatu zituen, Valarren deiaren ondoren. Beleriand zeharkatzen ari zirela Elwë desagertu egin zen. Urte asko bila eman ondoren, Teleriek euren bidaia berrabiatu zuten, biziki nahi baitzuten Amanera iristea, eta Ulmo valarrak horretan intsistitzen zien. Olwë, egonezinik, bere herriaren gehiengoarekin abiatu zen, baina gutxi batzuk Erdialdeko Lurraldean geratu ziren, Thingolen bila.

Amanera iritsi ondoren Olwë Tol Eressëako Jaun bihurtu zen, denbora batez Teleriak han bizi izan baitziren. Ondoren, Eldamarreko kostaldera joan ziren, non Alqualondë hiria eraiki zuten eta Elwë errege izan zen.

Bere alaba Eärwen Finwëren seme zen Finarfinekin ezkondu zen.

Kanpo estekak aldatu