Nieuwpoort Belgikako udalerria da, Mendebaldeko Flandrian kokatuta dagoena. Udalerria Nieuwpoort hiriak, Ramskapelle eta Sint-Joris auzoak osatzen dute. Nieuwpoortek 31 km²ko azalera baterako, 2013. urtean 11.368 biztanle zituen[1]. Nieuwpoorten, Yser ibaiak isurtzen ditu urak Ipar Itsasora.

Nieuwpoort
Nieuwpoort
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Flemish Region
Province of Belgium Mendebaldeko Flandria
Belgikako barrutiaArrondissement of Veurne
AlkateaGeert Vanden Broucke (en) Itzuli
Izen ofizialaNieuwpoort
Jatorrizko izenaNieuwpoort
Posta kodea8620
HerriburuaNieuport (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°07′46″N 2°45′05″E / 51.1294°N 2.7514°E / 51.1294; 2.7514
Map
Azalera33.28 km²
MugakideakDiksmuide eta Koksijde
Demografia
Biztanleria11.488 (2022ko urtarrilaren 1a)
−77 (2018)
Dentsitatea345,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia058
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakRodgau eta Durbuy
Hizkuntza ofizialanederlandera
nieuwpoort.be

Historia aldatu

Nieuwpoortek hiri-eskubideak jaso zituen Flandriako Filipe kondearengandik 1163an. Hiri honetan, 1600. urtean, espainiarren eta neederlandarren arteko Nieuwpoorteko gudua gertatu zen. Hiria Dunkerqueko kortsarioen egoitza izan zen. Victor Boucquet pintoreak, XVII. mendean, eliza handiaren aldareko bi lan egin zituen.

Hiria frantziar armadak sei urtez okupatu zuen 1757 eta 1763 bitartean. Hau, Frantziak eta Austriak Versailleseko bigarren itunean sinaturiko baldintzaren bat izan zen.

Yser batailaren bitartean, Ypresko Lehenengo Guduaren parte bat, Hendrik Geeraertek Yser ibaiaren ateak zabaldu zituen lurrak uholtzeko eta alemaniarren aurrera egitea eragozteko.

Erreferentziak aldatu

 
hiriko toki bat


Kanpo estekak aldatu