Nagasakiko Bakearen Parkea

Nagasakiko Bakearen Parkea (japonieraz: 平和公園?) , Nagasakin dagoen parkea da, Bonba Atomikoaren hipozentruan kokaturik dagoena. Ondoan ditu Bonba Atomikoaren Museoa eta Bonba Atomikoaren biktimentzako Bakezko Oroimenaren areto nazionala.

Nagasakiko Bakearen Parkea
平和公園
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagasaki
Core city of Japan Nagasaki
Ur-masaUrakami River (en) Itzuli
Koordenatuak32°46′32″N 129°51′47″E / 32.77558°N 129.86312°E / 32.77558; 129.86312
Map
Historia eta erabilera
Nagasaki Peace Memorial Ceremony
Inaugurazioa1955eko apirilaren 1a
Ondarea
Webgune ofiziala

Egitura aldatu

1955ean eraiki zen. Bertan dauden bi eraikin nabarmenenak Urakami katedralaren horma bat, 10 metrotako garaiera daukan Bakearen estatua (parkearen iparraldean) eta Bakearen iturria (hegoaldean) dira. 1978an eremu bat erreserbatu dute Herrialde desberdinek emandako Bakearen aldeko eskulturak ezartzeko.

  • Urakami katedrala Asia ekialdeko katedral katoliko handiena zen eta bonbaren hipozentroan egonik horma bakarra gelditu zitzaion zutik.
  • Bakearen estatua Seibo Kitamura eskultoreak egin zuen. Eskumako eskuak arma nuklearrak seinalatzen ditu eta ezkerrekoak bakea ekarri nahi du. Oinek jendearen arteko bitartekaritza eta suntsipenaren aurrean berriz altxatzeko indarra erakusten ditu. Aurpegiak bonbaren biktimen arimentzako errezoa erakusten du. Marmol beltzezko oinarrian hildakoen izenak ditu.
  • Bakearen Iturria ur eskean hil ziren biktimen arimen omenez errezo egiteko eraiki zen 1969an. Sachiko Yamaguchiren poema bat dauka idatzita: "Egarriak hiltzear nengoen. Zerbai oliotsua bazen ur azalean baina oso egarri nintzen eta edan egin zuen"
  • Bakearen sinboloen eremua munduko herrialde desberdinek oparitutako Bakearen aldeko eskulturak ditu. Lehenengoak Portugalek eman zuen eta ondoren etorri ziren Txekoslovakia, Bulgaria, Ekialdeko Alemania, Herbehereak, Sobietar Batasuna, Txina, Polonia, Italia, Kuba, Brasil, Turkia, Estatu Batuak, Argentina eta Zeelanda Berriko eskulturak.

Plaka aldatu

Honela dio hipozentruan dagoen plakak:

" 1945eko abuztuaren 9ko 11:02 AM orduan bonba atomiko bat lehertu zen puntu honetan 500 metrotako altueran. Harri beltzezko monolitoak hipozentroa markatzen du. Eztandaren uhinak, mila gradutik gorako bero izpiek eta erradiazio hiltzaileak kolpatu, erre eta hil egin zuten ikusten zen guztia eta eremua erabat soildu zen. Nagasaki hiriaren heren bat suntsitu zen eta 150.000 pertsona hil eo zauritu ziren. Esaten zuten 75 urtetan ez zela landaretzarik sortuko eremu honetan. Gaur egun hipozentroa Nazioarteko Bakearen Parkea bihurtu da, munduaren harmonia-nahiaren sinbolo. "

Bakearen memorialaren zeremonia aldatu

Urtero egiten da abuztuaren 9an eta hiriko alkateak Munduarentzako Bakearen deklarazioa irakurtzen du.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu