Mar Cambrollé

Pertsona transgeneroen giza eskubideen aldeko ekintzailea

Mar Cambrollé Jurado (Sevilla, 1957ko abenduaren 28a) pertsona transgeneroen giza eskubideen aldeko ekintzailea da.[1]

Mar Cambrollé

(2022)
Q114696690 Itzuli lehendakari


Federación Plataforma Trans (en) Itzuli lehendakari

Bizitza
JaiotzaSevilla1957ko abenduaren 28a (66 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktrans eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaQ114696592 Itzuli
Q114696690 Itzuli

IMDB: nm11690015 Twitter: cambrollemar Instagram: mar_cambrolle Edit the value on Wikidata

1976an Andaluziako LGBT kolektiboaren aldeko Ekintza Iraultzaileko Mugimendu Homosexuala (gaztelaniaz: Movimiento Homosexual de Acción Revolucionaria) sortu zuen Sevillan, eta 1978ko ekainaren 25an sexu askatasunaren aldeko lehen manifestaziora deitu zuen.[2]

2007an Andaluziako Transexualen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta elkartea eratu zenean elkartearen lehendakari izendatu zuten aho batez.[2]

2014an Andaluziak onartu zuen Transexualitatearen Lege Integralaren sustatzaileetako bat izan zen. Lege hau Espainian eta Europan aitzindaria izan zen. Batetik pertsona transexualen nortasunen despatologizazioa ekarri zuen; bestetik, gizakioi genero nortasuna eta adierazpena askatasunez hautatu ahal izatea aitortu zien.[2]

2018ko urriaren 3an berak eta beste hamasei lagunek gose grebari ekin zioten Espainiako Elkarrekin Ahal Dugu koalizio politikoari Transexualitatearen Lege Integrala ahalik eta lasterren tramitatzeko eskatuz. Gose grebak 11 orduz iraun zuen, Elkarrekin Ahal Duguk lege hori askoz jota 2019ko abuzturako tramitatzeko konpromezua hartu zuenera arte.[3]

2021eko martxoaren 3an Sevillako Udalak hiriko kale edo leku bati bere izena jartzea onartu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Mar Cambrollé, premiada por Transexualia en la edición 2015» Tercera Información 2015-07-07 (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Mar Cambrollé» HuffPost.
  3. (Gaztelaniaz) «Las 11 horas en las que unas transexuales pusieron en jaque a Podemos» El Plural 2018-10-06 (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  4. (Gaztelaniaz) «La activista trans Mar Cambrollé tendrá una calle en Sevilla» La Voz del Sur 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Kanpo estekak aldatu