Katilinaren konspirazioa

Katilinaren konspirazioa Luzio Sergio Katilinak antolaturiko plana izan zen, zenbait aristokrata eta Silaren armadako beteranoen laguntzarekin boterea lortzea helburua zuena. K.a. 63an garatu zen antzinako Erroman eta Zizeronek, informatzaile bati esker inplikatuen mugimenduen gainean zegoela, senatuaren aurrean saioa salatu eta eragotzi zuen.[1] Katilinak Erromatik ihes egitea lortu zuen eta Etrurian, non babes handia zuen, armada matxino bat antolatu zuen. Hala ere, K.a. 62ko urtarrilean Pistoiatik gertu egindako gudu batean hil zen. Bere aldekoek amore eman baino hiltzea erabaki zuten. Gaio Antonio Hibrida kontsulak, ziur asko parte-hartzaileen artean zegoena, gaixo zegoela argudiatuz, ez zuen guduan parte hartu.

Katilinaren konspirazioa
MotaKonspirazio
GaraiaErromatar Errepublika berantiar
HerrialdeaAntzinako Erroma
Parte-hartzaileak

Gertaera Salustiorena Katilinaren konspirazioa lanari esker ezagutzen dugu, lehen mailako iturria dena.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Gill, N. S.. Conspiracy of Catiline. About.com.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Erromatar Errepublikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.