Kale-jan

kalean jateko prest dagoen janaria
Kaleko janari» orritik birbideratua)

Kale-jana (maiz ingelesez street food) kale-saltzaile batengandik lortu daitekeen janaria da, sarritan merkea eta saltoki eramangarri edo inprobisatu batean erosten dena. Nahiz eta janari horietako batzuk bertakoak izan daitezkeen, asko nazioartekoak dira, jatorrizko lekuetatik kanpo zabaldu baitira. Euskal Herrian ez da ohikoa, baina ogitartekoak edo gaztaina erreak kategoria honetan sar daitezke[1].

Kale-jan txosna bat Rangun-en (Birmania).

Ekoizleen merkatuetan saltzen den janaria ere kategoria horretan sar daiteke, nekazaritza-azoketan edo beste mota bateko azoketan saltzen dena barne. Kaleko janari gehientsuena lasterra da eta hatzekin hartzen da; ohikoa izaten da jatetxeetan eta supermerkatuetan saldutakoa baino merkeagoa izatea. Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, 2500 milioi pertsonek egunero kale-jana hartzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Edorta Agirre. (2012-1-28). «Etxeko jana eta kaleko jana» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu